Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Aldundiekin sinatutako hitzamena azpiegitura handietan lan-segurtasuna indartzeko

2010.eko ekainak 02

 

EUSKO JAURLARITZAK ETA ALDUNDIEK HITZARMENA SINATU DUTE AZPIEGITURA HANDIETAKO SEGURTASUN BALDINTZAK HOBETZEKO

 

Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek lankidetza-protokolo bat sinatu dute gaur goizean Gasteizen, euskal autonomia erkidegoan egiten diren azpiegitura publikoen obra handietako lan-segurtasuna hobetzeko.

Sinatzeko ekitaldian, Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaz gain, Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua eta Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua izan dira, hiru foru-aldundietako Herri Lanetako diputatuez gainera.

Neurri eta konplexutasun handiko hainbat herri-lan egiten ari dira Euskadin: abiadura handiko trena, Bilboko "Supersur" errepidea, Donostiako bigarren ingurabidea, A-8ren zabalkuntza eta Langraizko espetxe berria, besteak beste. Azpiegitura horiek guztiak, gainerako eraikuntza-lanak bezala, jarduera protokolo baten pean daude, laneko segurtasun eta osasunaren zaintzaren arloan, Osalanen eta Lan eta Gizarte Segurantza Ikuskatzailetzaren ardurapean.  Hori gertatzen da, adibidez, Bilbo hegoaldeko saihesbidearen kasuan; izan ere, Osalaneko teknikariek bi astez behin ikuskatzen baitituzte lanak.

Hala eta guztiz ere, kasu batzuetan eraikuntza-lanen titulartasuna administrazio bakar batena da, eta beste batzuetan bat baino gehiagorena, eta horren ondorioz, laneko segurtasunaren zaintzarako beharrezkoa den erakundeen arteko koordinazioa ez da erraza izaten. Adibidez, Bizkaiko "Supersur" delakoaren eraikuntza-lanetan dihardute Osalanek gaitutako teknikari batek (Enplegu eta Gizarte Gaiak), Lan-ikuskatzaile batek (Enplegua), Industria Saileko teknikari batek (tuneletako meatzari-tekniketan espezializatua), Garraio eta Herri Lan Saileko teknikari batek eta Bizkaiko Aldundiko teknikari batek. Denak joaten dira obrako segurtasun-neurriak gainbegiratzera, baina bakoitza bere aldetik. Hitzarmena sinatuta, teknikari horiek guztiak elkarrekin joango dira, eta gidatutako bisita bat egingo dute, gutxienez, bi hilabetez behin (horietako bakoitzak egin ditzakeen ohiko bisitak baztertu gabe).

Abantailak

Batzorde horren funtsa lan-ikuskatzailetzari (Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailarekiko mendetasun funtzionala du) laguntza eta aholkularitza teknikoa ematean datza (batzordeko kideen eskumen-esparruaren barruan); izan ere, ikuskatzailetzak baitauka zehapenak jartzeko eskumena. Bisitaren ondorioak jasotzen dituen txosten bana egin beharko dute kideek, eta lan‑ordezkaritzetara bidali, haiek gero ikuskatzaileei helarazi diezazkieten. Txosten horiek lagungarri dira prebentzio-politikak hobeto zuzentzeko.

Aldi berean, lan-molde horrek aukera ematen du ahaleginak bateratzeko, guztiona den helburu baten atzetik -lan-segurtasuna, hain zuzen ere-; horrez gain, administrazio bakoitzaren eskumenak argitzen ditu eta arlo tekniko bakoitzaren berariazko ezagutzen sinergiak azaleratzen ditu. 

Hitzarmena sinatzerakoan Gemma Zabaletak azpimarratu nahi izan zuen lan-istripuen prebentzioaren arloan erakundeen arteko lankidetzak duen garrantzia, eta, azpimarratu zuenez, lan seguruak istripuak saihesten ditu, eta giza bizia babesteaz gain, kostu ekonomiko izugarriak aurrezten ditu.  "Lehenengo helburua, eta garrantzitsuena, giza biziak salbatzea da, eta, bigarrena, lan‑istripuek enpresei eta Administrazioari eragiten dieten kostu ikaragarriak aurreztea."

"Prebentzio-neurriak", gaineratu zuen, "oinarrizkoak dira segurtasun-arloan emaitza onak lortzeko, eta emaitza on horiek erantsitako balioa dira; izan ere, etorkizun proiektua eta pentsamolde lehiakorra duen enpresa batei ezin baitu segurtasuna arazo gisa ulertu, guztiz alderantziz baizik".

Gero eta gehiago, prebentzioa ekoizpen-prozesuen hierarkia-piramidean sartzen ari da, eta politika  hori aplikatzen dutenak ikusten ari dira nola istripuen kopurua murrizten ari den. "Printzipio hori oinarritzat hartuta ekin genion hasiera-hasieratik gaur aurkezten dugun jarduera-protokoloa prestatzeari; izan ere, zaintza hobetzeko konpromisoa hartzen baitugu, azpiegitura handietan prebentzioaren arloko arauak bete daitezen", azpimarratu du sailburuak.

Euskadiko herri-lan handiak

Euskadiko herri-lan handien zerrenda:

ARABA

- Langraiz Okako espetxe berria

GIPUZKOA

- Donostiako bigarren ingurabidea

-  "Y" trenbidea

- Eibar eta Arrasateko saihesbideak

- A-8aren zabalkuntza (hirugarren erraia, Donostia-Orio)

BIZKAIA

- Supersur errepidea

- Metroa

- AHT

 Istripuen datuak

 Supersur errepidea: Heriotza 1 (2009), oso istripu larri 1 eta sei larri 2007-2010 epean

a)     Abiadura handiko trenbidea: Heriotza 1 (2008), larri 1 (2010)

b)     Arrasateko saihesbidea: Heriotza 1 (2009)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta, Iñaki Arriola, Bernabé Unda