Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak elkarlanean jardungo dute Txingudiko badiaren paisaia- eta lurralde-hobekuntzan

2014.eko urriak 10
  • Hendaian bildu dira bertako alkate Ezenarro, Ingurumeneko sailburuorde Josean Galera eta Bernard Gourgand
  • Ibaiko jalkinak pilatuta, uhartetxo bat ageri da Hendaiako portuaren aurrean

 

Eusko Jaurlaritzak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu nagusiak (egoitza Pauen du, Akitanian) Txingudiko badia hobetzeko elkarlanean jardungo dute Europar Batasuneko mugaz gaindiko lankidetzaren esparruan, paisaia eta ingurune naturalak lehengoratzeko eta Bidasoa ibaiaren jalkin naturalak pilatzearen arazoa konpontzeko. Azken horren eraginez uhartetxo bat ageri da Hendaiako portuaren aurrean; sakonera txikiagotu egin da, ondorioz, baita aldatu ere ur-lasterrak.

 

Hendaiako udaletxean bildu dira gaur goizean Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuorde Josean Galera, Hendaiako alkate Kotte Ezenarro, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko Lurralde Antolamendu eta Garapen Jasangarriko Bernard Gourgand, Europar Batasunarekiko Harremanetarako zuzendari Mikel Antón eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzako zuzendari Amaia Barredo Txingudiko badiarekin lotutako hainbat ekimeni heltzeko.

 

Txingudiko gidaplana aurkeztu die Galerak Ezenarro eta Gourganderi, baita padurak eta ur-bazterrak lehengoratzeko helburuak ere. Alkate eta Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko kide Kotte Ezenarrok, bestalde, kezka agertu du lur- eta harea-jalkinez osatutako uhartetxo bat agertu delako Hendaiako portutik gertu, eta arazoak konpontzen laguntzeko borondatea adierazi du.

 

Ingurumeneko sailburuordeak Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko ordezkariei azaldu die Erkidegoaren finantziazioa eskuratzeko aukera dagoela zeregin horietan eta Txingudiko gidaplanaren ondoriozko beste batzuetan elkarrekin lan eginez gero. Bi ordezkaritzek helburu horiek batera finkatzea erabaki dute, Hendaia, Irun eta Hondarribiko udalerriei onura ekarriko dien baterako lana zehazteko.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Aquitaineuskadi
    2014.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y el Consejo de los Pirineos Atlánticos colaborarán en la mejora paisajística y territorial de la… http://t.co/VokIArxlzB

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Kotte Ezenarro, Bernard Gourgand