Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du Elgoibarren eta Urretxun, urriaren 11ko, larunbateko, arratsaldean

2014.eko urriak 10

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak aldatu egingo du autobusen ibilbidea Elgoibarren eta Urretxun bihar, larunbatean, urriaren 11n, arratsaldez.

Elgoibarren, manifestazio bat antolatuta dagoenez, N-634 errepidea trafikorako moztuta egongo da Maltzagako eta San Antolingo biribilguneen artean, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Hori dela eta, Mallabitik 16:45ean eta 17:45ean abiatzen diren Mallabia – Ondarroa lineako zerbitzuek eta Ermutik 17:00etan irteten diren Ermua – Azpeitia lineakoek, Eibarren Azitaingo geralekuan geratu ondoren, AP-8 autopistatik zirkulatuko dute San Antolingo biribilguneraino, eta bertan ohiko ibilbidea berreskuratuko dute. Aipatutako zerbitzuetan geraleku hauek ez dute zerbitzurik izango: Saturio, Olaso, Sigma, Urasandi, Guass eta Melitón.

Aurkako noranzkoan, 17:10ean Ondarroatik Mallabirantz eta 17:50ean Azpeititik Ermurantz irteten diren zerbitzuek, San Antolingo biribilgunera heldu ondoren, AP-8 autopistatik zirkulatuko dute Eibarrerantz, Azitaingo geralekuraino, eta bertan ohiko ibilbidea berreskuratuko dute. Aipatutako zerbitzuetan geraleku hauek ez dute zerbitzurik izango: Mupen, Txankakua, Carrocerías, Sigmako etxeak eta Saturio.

N-634 errepidea moztuta egongo den tartean, Elgoibartik edo Elgoibarrera bidaiatu nahi duten pertsonek, autobus zerbitzuaren alternatiba gisa, Euskotrenen Bilbo – Donostia lineako ohiko tren zerbitzua erabili ahal izango dute.

Beste alde batetik, bihar, larunbatean, baita ere, Euskotrenek aldatu egingo du Zumaia – Zumarraga linearen ibilbidea Zumarragara heltzean, Zumaiatik 13:35ean, 14:35ean eta 16:35ean abiatzen diren zerbitzuetan. Zerbitzu horiek saihesbidetik sartuko dira Zumarragara, eskualdeko errepidearen eta Okendoko biribilgunearen sarreraren artean dagoen bidegurutzean geratuz. Ondoren, autobusek saihesbidetik jarraituko dute Ospitaleraino. Aurkako noranzkoan ohiko zerbitzua eskainiko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko