Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Vitoria-Gasteizko Turismo Bulegoak Eusko Jaurlaritzaren Errealitate Gehituko egitasmo piloto bat hartzen du bisitariek Erdi Aroko Hirigunearen berreraiketa birtualarekin eragin dezaten

2014.eko urriak 09

Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta finantzatutako proiektua Tecnaliak garatu du eta Udalak edukin grafikoak eta historikoak jarri ditu

Gaurtik hasi eta datorren larunbatera arte, Vitoria-Gasteizko Turismo Bulegoa bisitariei hiriburu arabarraren Erdi Aroko hirigunearen sekretuak hurbiltzeko teknologia berriak erabiltzen dituen egitasmo piloto baten egoitza bihurtuko da.

Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-en bidez, bultzatu eta finantzatutako egitasmoa da turismo sektorea berritzeko bere estrategiaren barruan eta Tecnaliak garatu du bere aplikazio teknologikoa. Gasteizko udala, bere aldetik, informazio edukinak, esperientziaren emaitzen azterketa eta, Udal Artxiboaren bidez, berreraiketa historikorako material grafikoa egiteaz arduratu da. Aldi berean, tokia eta bere informazio teknikariak ere jartzen ditu.

Aplikazioa Turismo Bulegoko bisitarientzat urriaren 9, 10 eta 11an egongo da, goizeko 11etatik 13etara eta arratsaldeko 17etatik 19etara.

Esperientzi berritzaile honi esker, XVI. mendeko Gasteizko Erdi Aroko herrigunearen ikuspuntutik ikusi ahal izango da, Errealitate Gehituaren bidez.

Gasteizko arkeologo eta historigilekin izandako lankidetzari esker, Tecnaliak Erdi Aroko Almendraren 3D eredu bat egin du. Berreraiketa lan honetan, 12 eraikin berezi, besteak beste Santa Maria Katedrala eta San Franzizko Komentua, azaltzen dira.

Idoia Garmendia, Gasteizko Turismo zinegotziak aurkezpenean “esperientzia bakarrak eskaintzen duen ekintzaren kutsu berritzailea” azpimarratu du, “non bisitariak bere burua historiaren zati ikusiko duen eta inguruarekin eragin ahal izango duen”. Honez gain, “Gasteizko Turismo Bulegoarentzat esperientzi hau aukera handia dela bisitariengan interesa sortzeko eta ondarearen altxorra den Erdi Aroko Almendraren inguruko ezagutza handiagoa eta modu interaktiboan sustatzeko” adierazi du.

Eusko Jaurlaritzatik, Arantza Madariaga, Basquetour-eko zuzendariak “turismo-industria eta sektorean modernizazioa eta berrikuntza sendotzeko eta finkatzeko, guztiz garrantzitsuak direla teknologi berrien erabilera bultzatzeko honelako ekintzak” esan du.

“Ekintza hauek Euskal Turismoaren 2020 Plan Estrategikoaren berrikuntza estrategian kokatzen dira eta sektoreak bere lehiakortasuna hobetu dezan ezagutzaren transferentzian ekitea dute helburu. Gaur aurkeztutako pilotoak Euskadiko beste Turismo Bulegoetan, hobetuta, izango du jarraipena”.

Jesús Herrero, Tecnaliako Turismo Mekartuko Arduraduna izan da tablet-etarako eta smartphone-tarako aplikazio honen funtzionamendua erakutsi duena. Gasteizko Erdi Aroko Almendraren planu-patroi baten gainean, Errealitate Gehituko bertsioa erakutsi du.

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @blo85
    2014.eko urriak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @CyberEuskadi: Tecnalia y Basquetour recrean en realidad aumentada el casco medieval de Vitoria-Gasteiz http://t.co/waMSm3C0wF

  • @CyberEuskadi
    2014.eko urriak 12

    Comentario de Twitter:
    Tecnalia y Basquetour recrean en realidad aumentada el casco medieval de Vitoria-Gasteiz http://t.co/waMSm3C0wF

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)