Berriak Segurtasuna
Eu

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia herritarren segurtasunerako ikuspegi berriak aztertzen ari da

2014.eko urriak 09
Castellóko Poliziako ordezkariek beren hurbiltasun-poliziaren proiektua azaldu dute Arkauten
 
Arkauteko Akademiak Castellóko Poliziaren eta bere hurbiltasun-poliziaren esperientzia aztertu du gaur, herritarren segurtasunerako ikuspegi berriak aztertzen ari baita. Polizia horretako ordezkariak gurera etorri dira beren «Proxpol» proiektuaren edukia zehaztasunez azaltzera.

Gaurko azterketa-jardunaldia Arkauteko Akademiaren «Parez pare» izeneko prestakuntza-zikloaren barruan dago, eta jardunaldi honetaz gain, konferentziak, ikastaroak eta jardunaldiak egingo dira segurtasun, delinkuentzia eta polizia-lanaren alderdiak aztertzeko. Honako honetan, bada, Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrena izan da buru.

Castellóko Poliziaren buruak, José Luis Carque intendente nagusiak, eman die hasiera jardunaldiei, eta «Proxpol» proiektuaren alderdi teorikoez aritu da. Jarraian, aipatu Poliziako inspektore Manuel Rodríguezek hurbiltasun-polizia berri bat lortzeko Castellóko proiektuaren alderdi nagusiak azaldu ditu. Mirian Balaguer agenteak alderdi soziala eta gatazkak konpontzeko tresna gisa poliziaren bitartekaritzak duen rola izan ditu hizpide. Amaitzeko, Martín Santos analista kriminala mintzatu da. Nazioarteko arloko tokiko segurtasunaz hitz egin du, eta Castellóko Poliziak Mexikoko Nueva León hiriarekin dituen lankidetza-esperientziak azaldu ditu.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    La Academia Vasca de Policía y Emergencias analiza las nuevas perspectivas de la seguridad ciudadana... http://t.co/fy9kQFSrYe

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)