Berriak Segurtasuna
Eu

Beltrán de Herediak zuzenean erantzun die herritarrei

2014.eko urriak 10

Ertzaintzako plazak berritzeko prozesua ez dela gelditu adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.  Eskainitako 120 plazek balio izango dute Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako gobernuaren artean hitzartutako 8.000 ertzainen mugara iristeko. Aipatutako hitzarmena gogora ekarri du Estatuko abokatutzari eskatzeko lan-eskaintza publikoaren aurka jarritako helegitea ken dezan.

Irekiak Youtube-n duen kanalean izandako zuzeneko emanaldian egin ditu adierazpen horiek. Herritarrek sare sozialen bitartez egindako galderei erantzun die sailburuak.

Ikerketari buruzko galdera bat zegoen horien artean; Ertzaintzaren etorkizuneko erronka da hori, sailburuak nabarmendu duen moduan. Funtsezko gaia zen hori Ertzaintza murgilduta dagoen berregituratzearen barruan, delitu-prebentziorik ez baitago ikerketarik gabe, adierazi duenaren arabera. Lan horren ondorioz, hain zuzen, hasi du Ertzaintzak Gasteizen etxeetako lapurretetan espezializatutako talde antolatu baten aurkako operazioa.

Ertzaintza eraldatzeari ekin diotela nabarmendu du sailburuak. Ikerketari, batetik, eta hurbiltasunari, bestetik, lotutako prebentzioan oinarritutako lanera bideratuta dago eraldaketa hori. Gaur egun 300 patruilak dihardute zaintza-lanetan; duela urte batzuk ezinezkoa zen hori terrorismoagatik. Herritarrengana hurbildu behar direla eta herritarren segurtasun-beharrei erantzun behar dietela defendatu du Beltrán de Herediak.



Ertzainak euskalduntzea lotuta dago, halaber, hurbiltasun horrekin. Lehenengo Ertzaintzaren Euskararen Erabilera Plana datozen asteetan aurkeztuko dutela aurreratu du sailburuak, era horretan polizia-zerbitzu elebiduna lortzeko bidean aurrera egiteko. Sustapen berrietako agenteak elebidunak izango direla ere gehitu du.

Herritarrek egindako galderetan Iñigo Cabacas gaztearen auzia ere aipatu da. Gaztea nork hil zuen galdetu dute zehazki. Ikerketa abian dagoela adierazi du sailburuak, eta justizian konfiantza izatea eskatu du zer, nork eta nola jakiteko. Gertaera horietan Iñigo Cabacas gaztea zendu zen, 2012ko apirilean, gomazko pilota batek jota.  Ez du deusetarako balio epaile bihurtzea eta aldez aurretiko epaia proposatzea, Beltrán de Herediak adierazi duenez. Egun hartan zer gertatu zen jakin beharra dagoela gaineratu du, eta konfiantza du instrukzio judizialak ahalik eta lasterren ahalbidetuko duela.

Erantzunen zerrenda

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @harlax
    2014.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Beltrán de Herediak zuzenean erantzun die herritarrei http://t.co/FIpvKy2ofU

  • 2014.eko urriak 14

    Hola de nuevo, y muchas gracias por su cercanía consejera, mi móvil NOKIA 610, apenas me deja escuchar el video, es muy limitado y una birria, pero bueno no obstante, me ha dejado escuchar algo, estoy totalmente de acuerdo con usted sobre Cabacas, dejemos a la justicia trabajar y que esclarezcan ellos los hechos , pero si es cierto que leyendo Facebook, en mas de una ocasión me sentido molesta, por como tratan a los agentes, ciertos ciudadanos, fue un incidente, desde luego, y me consta que lo están pasando tan mal, como la amilia Cabacas, porque nuestros agentes, también son personas y tienen hijos, no hay erexho a como los tratan los ciudadanos. . Gracias consejera, eskerrik asko. Un cordial saludo a usted, a toda la cúpula y a Irekia.

  • @mirenepalacios
    2014.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    Beltrán de Heredia responde en directo a la ciudadanía http://t.co/AX85fTSxl3

  • @karrantzaeajpnv
    2014.eko urriak 12

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Beltrán de Heredia responde en directo a la ciudadanía http://t.co/qO5rykeNjU

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)