Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak, Ibon Aresok eta Maite Iruretagoienak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremana landuko duen IVAP-en lehen jardunaldia inauguratuko dute

2014.eko urriak 13
  • Bi egunez, Zuzenbidearen arloko profesionalek batzuetan talka egiten duten hainbat eskubide bermatzeari buruz hausnartuko dute: legebiltzarkideek, beren kontrol eginkizuna behar bezala gauzatzeko, Jaurlaritzari informazioa erabateko gardentasunaz emateko eskatzekoa eta Jaurlaritzak datuen eta pribatutasunaren babesa bermatzekoa.
  • Lan honen helburua Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanaren oinarriak eta jarraibideak ezartzea da, eta ondoren argitalpen batean jasotzea.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanei buruzko lehen jardunaldiak antolatu ditu, Legebiltzarraren kontrola, gardentasuna eta pribatutasuna. Bilboko Euskalduna jauregian izango dira, gaur eta bihar, eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Bilboko alkate Ibon Aresok, eta IVAPeko zuzendari Maite Iruretagoienak inauguratu dituzte.

Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren harremanetan izaten diten ohiko gatazkak konpontzeari buruz hausnartzea da jardunaldien helburua. Gatazkak hainbat arrazoik eragiten dituzte, besteak beste, legebiltzarkideek, Jaurlaritza kontrolatzeko eginkizuna gauzatzean, Jaurlaritzari informazio publikoa ahalik eta gardentasun handienarekin emateko eskatzen badiote eta datu pertsonalen, segurtasun publikoaren, bizitza pribatuaren, sekretu profesionalean edo jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen babesean oinarritutako mugak aurkitzen badituzte.

Zuzenbidearen arloko profesional ospetsuek hartuko dute parte jardunaldietan, baita hainbat erakundetako ordezkariek ere, besteak beste: Eusko Jaurlaritzakoak, Espainiako Gobernukoak, Europako Parlamentukoak, Eusko Legebiltzarrekoak, Kataluniako Generalitateko Parlamentukoak eta Valentziako Gorteetakoak. (programa erantsi da).

EAEren kasua zehazki tratatuko dutenez, jardunaldien amaieran, Eusko Legebiltzarreko talde guztiek mahai-inguru batean parte hartuko dute, iritziak eta proposamenak azaltzeko. 

Jardunaldietako hausnarketak eta ondorioak argitalpen batean jasoko dituzte, ganberetako batzordeek, parlamentariek, gobernuek eta abokatuek erabil dezaten, Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko jarraibideak diseinatzeko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)