Berriak Osasuna
Eu

Darpónek ziurtatu du ebola-kasurik egonez gero Osakidetza prest dagoela

2014.eko urriak 09

Osasuneko sailburu Jon Darpónek lasaitasun-mezua helarazi die herritarrei: Osakidetzak asteak daramatza ebola-kasu susmagarrietarako protokoloak lantzen. Euskal Osasun Sistema ona da eta profesionalak prest daude, Darpónek esan duenez. Ekipamenduaz gain, prestakuntza funtsezkoa da, sailburuaren ustez, eta, hori dela eta, indartu egingo da, segurtasun-berme gisa.

Osasuneko titularrak ziurtatu du lehentasun bera dutela profesionalen segurtasunak eta ebola-kasuak tratatzeak. Konbentzituta dago protokoloa egokia dela, eta gehitu du Europar Batasuneko hainbat herrik erabiltzen dutena eta OMEk bermatzen duena dela.

Darpónek aipatu du osasun-arazo publiko garrantzitsu bat dela, Euskadik ez baitio inoiz hain kutsatze maila handiko halako gaixotasun bati aurre egin.  Atzemandako lau susmo-kasuen harira Darpónek adierazi du Osakidetzaren erantzuna zuzena izan dela eta protokoloak ondo funtzionatzen duela. Azaldu duenez, txikia da benetako kasu bat egoteko arriskua, eta arrisku horren arabera protokoloak egokituko dira.

Azkenik, Jon Darpón sailburuak mezu bat bidali dio Madrilen ospitaleratutako klinika-laguntzaileari, ahalik eta azkarren osatzea opatzeko.

 
Komunikabide grafikoen eskakizuneei erantzunez, zuen informazioetarako  baliagarri gerta dakizkizuen irudiak  eskeintzen dizkizuegu.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @djjacomenorato
    2014.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @ezkerraldea_enk: Darpón asegura que Osakidetza está preparada ante un posible caso de ébola
    http://t.co/x4uO5nlL5U

  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    Darpón asegura que Osakidetza está preparada ante un posible caso de ébola
    http://t.co/x4uO5nlL5U

  • @djjacomenorato
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#EBOLA] El consejero, Jon Darpón, asegura que #Osakidetza está preparada ante un posible caso de ébola ➡ http://t.co/QJRm2dORMO

  • @DJacomeNorato
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#EBOLA] El consejero, Jon Darpón, asegura que #Osakidetza está preparada ante un posible caso de ébola ➡ http://t.co/QJRm2dORMO

  • @Biondetta30
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    Darpón asegura que Osakidetza está preparada ante un posible caso de #ébola @osakidetzaEJGV http://t.co/FCQCFH6opS

  • @GetxoCaliente
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @GetxoEAJ: Irekia - Darpón asegura que Osakidetza está preparada ante un posible caso de ébola http://t.co/NdcyR9nKFx

  • @GetxoEAJ
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Darpón asegura que Osakidetza está preparada ante un posible caso de ébola http://t.co/NdcyR9nKFx

  • @anamarti4
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#EBOLA] El consejero, Jon Darpón, asegura que #Osakidetza está preparada ante un posible caso de ébola ➡ http://t.co/QJRm2dORMO

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)