Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko osasun arreta integraleko eredua errealitatea da dagoeneko

2014.eko urriak 08

Lehendakariak, Darpón sailburuarekin batera, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratua (ESI) bisitatu du

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du pazientearen onerako eta osasun emaitzak hobetzen dituen osasun arreta integraleko eredua errealitatea  dela. Izan ere, arreta integraleko eredu honek zahartzeak, kronikotasunak eta dependentziak eragindako errealitate sozial berriari erantzuteko balio du Lehen Mailako eta Espezializatutako Arreten artean dagoen etena gainditzen baitu.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratura (ESI) Jon Darpon Osasun sailburuarekin eta Jon Etxeberria Osakidetzako Zuzendari Nagusiarekin batera egindako bisitaldiaren ostean egin ditu adierazpenok. Bidasoako ESI eremu geografiko zehatz baten ardura hartzen du eta beste erakundeetako osasun zein gizarte zerbitzuekin koordinaturik lan egiten du. Hala, pazienteari arreta hobea eskaintzen zaio, ez baitu berak bi mailen arteko hausturarik hautematen, zaintza jarraitu eta koherente bat baizik.

Lehendakariak Jaurlaritzaren “Pertsona helburu” leloa ekarri du gogora Osauna bere Gobernuaren lehentasuna dela azpimarratzeko. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontu osoaren % 35 zuzenduko du sail honetara kalitatezko zerbitzua eta enplegu publikoa bermatzeko.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko urriak 10

    pues me alegro muchisimo por usd sr lehendakari @iurkullu ayer vivi uno de los momentos mas felices de mi vida el dia nueve de octubre uf dde la comunidad valenciana magico

  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    El Nuevo Modelo de Atención Sanitaria Integral ya es una realidad en Euskadi
    http://t.co/OQwzXkXKl4

  • @mikel_uriguen
    2014.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: El Nuevo Modelo de Atención Sanitaria Integral ya es una realidad en Euskadi http://t.co/FFrSos4JyZ #sanidad #Euskadi

  • @Innobasque
    2014.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    El Nuevo Modelo de Atención Sanitaria Integral ya es una realidad en Euskadi http://t.co/FFrSos4JyZ #sanidad #Euskadi

  • @GetxoEAJ
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadiko osasun arreta integraleko eredua errealitatea da... http://t.co/bX5rzyDNWg

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Arraiza.Director Asistencia Sanitaria Osakidetza