Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Lanbide Heziketa Bruselako Open Days jardunaldian

2014.eko urriak 07

Ramón Martinez de Murgia Heziketa eta Ikaskuntza zuzendariak Euskadiko itsas-industrien aukera eta erronken inguruko hitzaldia eskaini du

 

“New Alliances for Maritime Industries Growing Smart” izenburupean (Itsas-industrien hazkunde inteligenterako aliantza berriak), Open Days 2014 jardunaldia ari da burutzen urriaren 6tik 8ra bitartean, Euskadik Europako Batasunean duen Ordezkaritzaren egoitzan, Bruselan. Jardunaldi hauen barnean, Ramon Martinez de Murgia, Eusko Jaurlaritzako Heziketa eta Ikaskuntza zuzendariak hitzaldia eman du gaur arratsaldez: “Euskadiko itsas-industrien erronka eta aukerak. Nola lagun dezakete eskualdeko agintariek egoera hobetzen?” izan du izenburu hitzaldiak.

Itsas-industriei hainbat arlotatik laguntza emateko Eusko Jaurlaritzak duen estrategia azaldu ondoren, Martinez de Murgiak formazioaren arlotik egiten den lana hartu du ardatz, eta Lanbide Heziketak itsas-industriari egiten dion ekarpena eta espezializazioa defendatu ditu. Euskadiren ordezkariak Lanbide Heziketatik laguntza hori emateko jarraitzen diren lan-ildoak aurkeztu ditu, hala nola, heziketa integratua, berrikuntza aplikatua, ekintzailetza eta nazioartekotzea.  

Aipagarria da, halaber, Europako Batzordea ere partaide izan dela hitzaldian, eta eskualdeek egindako ekarpen oro jaso duela, etorkizunean Europako Batasunak itsas-sektorearekin lotuta har ditzakeen neurrietarako kontuan izateko. Eusko Jaurlaritzak itsas alorreko espezializaziorako eskaini ditzakeen esperientzia eta balio erantsia azpimarratu ditu Europako erakundeak, Europan abangoardiako den euskal Lanbide Heziketari esker.

Open Days 2014

Open Days jardunaldiak urtero antolatzen dituzte Europako erakundeek, eta eskualdeko politikei buruzko eztabaida eta elkarrizketa foroa dira. Eskualdeon arduretan lehentasunezko gaien inguruko eztabaidak mahairatzen dira urtero. Hamargarren urtea du hau Euskadik Open Days jardunaldian parte hartzen, eta aurten gainera Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak antolatu du. Euskadirekin batera parte hartzaile dira Liguria, Southwest Finland, Pays de Loire eta Asturias eskualdeak. Hauetako ordezkariek ere hitzaldiak eskaini dituzte.

Open Days jardunaldiek ehun lagun inguru elkartu dituzte gaur arratsaldez Bruselan: tokiko nahiz Europako eskualdeetako agintariak, europar erakundeak, eta itsas sektoreko ordezkariak, besteak beste.  

 

Gasteizen, 2014ko urriaren 7an

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @pereda_carlos
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    @eu_cor #euopendays La FP de Euskadi, en las jornadas Open Days de Bruselas http://t.co/g0FoGbuMlI

  • @pereda_carlos
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: La FP de Euskadi, en las jornadas Open Days de Bruselas http://t.co/iYeuBoWlKO #Educacion #Euskadi

  • @andresprisma
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: La FP de Euskadi, en las jornadas Open Days de Bruselas http://t.co/iYeuBoWlKO #Educacion #Euskadi

  • @Innobasque
    2014.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    La FP de Euskadi, en las jornadas Open Days de Bruselas http://t.co/iYeuBoWlKO #Educacion #Euskadi

  • @CamiladeEpalzaA
    2014.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    @eu_cor #euopendays Euskadiko Lanbide Heziketa Bruselako Open Days jardunaldian http://t.co/p72jxZRcRn

  • @CamiladeEpalzaA
    2014.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    @eu_cor #euopendays La FP de Euskadi, en las jornadas Open Days de Bruselas http://t.co/2p12txr8JV

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)