Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia; Asociación de Amigos del Bertsolarismo-Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari (EHBE) diru-laguntza zuzena, 2014. urtean agiritegien kudeaketa, eduki digitalen hedapena eta Munduko Ondare izendatzeko proiektuaren hautagaitzaren prestakuntza finantzatzeko dena. (2014-10-07(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko urriak 07

LABURPENA

50.000 EUROKO DIRU-LAGUNTZA EUSKAL HERRIIKO BERTSOZALE ELKARTEARI

Gobernu Kontseiluak onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskal Herriko Bertsolari Elkarteari 50.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea. Laguntza hau 2014 urtean elkarteak burutu duen jarduera finantzatzeko izango da: artxiboen kudeaketa, eduki digitalen zabalkundea eta Ondare Mundial izateko hautagaitzaren prestakuntza lanak.

Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango zaio onuradunari, dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikaziorako fakturak aurkeztu beharko dira (originalak nahiz kopia konpultsatuak), bai eta burututako jardueren gaineko memoria ere, 2014ko abenduaren 31 baino lehen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau