Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Bilbon bilduriko adituek teknologia turistaren bizi-ziklo osoan integratzea proposatu dute sektorea dinamizatzeko

2010.eko ekainak 03


  • Turismo-sektoreko 200 profesionalek baino gehiagok parte hartu dute Innovattur Foroan.

  • Kanalen (bilatzaileak, atariak, bideoak, sare sozialak eta mobile marketina) konbinazioa funtsezkoa da helmuga bat sustatzeko.

Bilbao, 2010eko ekainaren 2a.- Gaur Bilbon izandako Innovattur Foroan bilduriko adituak bat datoz adierazteko teknologia turistaren bizi-ziklo osoan integratzea oso lagungarria izango dela turismoaren industria dinamizatzeko.

Funtsezkoa da soluzio teknologikoak turistak eta turistarentzat pentsaturikoak izatea, turistaren erosotasunarentzat, informazioa baliatzea eta, jakina, informaziora sartzea ahalbidetuz. Bidaiaren bizi-zikloaren etapetan -helmuga aukeratzea, erostea, helmugako esperientzia, baita bidaia aurrekoa eta ostekoa ere- teknologiak erabiltzailearen eskueran egon behar du inpaktatzeko, preskribatzeko, erakartzeko, merkaturatzeko, gomendatzeko eta informatzeko.

Turismo Berrikuntza eta Teknologiak Kudeatzeko Estatuko Sozietateak (SEGITTUR), Eusko Jaurlaritzaren Turismo Zuzendaritzak eta Fundetec Fundazioak antolaturiko Innovattur Foroak turismoaren, berrikuntzaren eta teknologien alorreko erreferentzia eta elkargune izan nahi du.

Inaugurazio-ekitaldian, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak adierazi duenez, "turismo-jardueraren eraldaketa hemen daukagu" eta azpimarratu duenez, "berrikuntza ez dago soilik merkatua eraldatzen duten ideia handietara mugatuta. Denok gara berritzeko gai".

Bestalde, Segittur sozietateko presidente Javier Bustamantek adierazi duenez ezinbestekoa da berrikuntzaren aldeko apustua egitea elementu bereizle gisa turismoarekin loturiko esparruetan, sektorea gero eta lehiakorragoa eta iraunkorragoa izan dadin.

Bestalde, Fundetec fundazioko presidente Helena Herrerok gogorarazi duenez, turismo-sektorea Espainiako BPGaren % 10 baino gehiago da, eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei esker zenbait prozesu, hala nola eskaintzaren merkaturatzea, okupazioaren kudeaketa, fakturazioa edo kontabilitatea, automatikoki kudea daitezke, enpresaburuei kontrol handiagoa emanez beren negozioaren gain eta erronka eta merkatu berriei aurre egitea ahalbidetuz.

BCulinary erakundeko presidente Joxe Mari Aizegaren ekarpena ere izan du Foroak, eta azaldu duenez, berrikuntza gastronomiaren zerbitzura jartzen du Basque Culinary Center erakundeak.

Berrikuntza-mahaian, Rusticae-ko bazkide zuzendari Isabel Llorens-ek adierazi duenez, "berritu ahal izateko oso garrantzitsua da bezeroak nahi duena jakitea", berrikuntza teknologikoak lehiakorragoak diren lan egiteko era berriak eskaintzen dituela azpimarratuta.

Bestalde, Tradyso-ko zuzendari nagusi Javier Silvestrek hotel-sektorearen zerbitzurako teknologia berriei buruz hitz egin du, eta adierazi duenez, hotel-banaketaren erronka berriek prezioen kudeaketa koherente eta dinamikoa eta kanal askotan baliatu ahal izatea ziurtatu behar dute, eta zuzeneko salmenta indartu alboko kalterik eragin gabe bitartekariekiko harremanetan, baita aliantzak bilatzea ere banaketa zabaltzeko koiuntura zail honetan.

Bidaiari berrientzako sustapen modu berriei eskainitako mahai-inguruan turismo-helmuga edo -produktu bat aurkezteko dauden kanalak aztertu dituzte. Arrakastaren gakoa horien behar bezalako konbinazioan datza, bakoitzak ekartzen duenarekin: izen ona, fideltasuna, usagarritasuna, lidertza edo diseinua. Mahai honetan azaldutakoa erakusteko, Espainiaren kasu praktikoa aurkeztu da turismo-hel

Iruzkin bat
  • @anetoup
    2012.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    #ORP2012 video #OSALAN 2ª mesa http://t.co/k07rgMW6 #enfermedades #profesionales su #coste y #prevención a análisis #epedemiología #eepp

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Zorrila, viceconsejera de Turismo