
Erabakia; Diru-laguntza zuzena Euskal Produktoreen Elkarteari (EPE-APV), 2014. urtean ikus-entzunezkoaren arloan bere kultura programa finantzatzeko. (2014-10-07(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)
LABURPENA
50.000 EUROKO DIRU-LAGUNTZA EUSKAL PRODUKTOREEN ELKARTEARI (EPE-APV)
Gobernu Kontseiluak onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskal Produktoreen Elkarteari (EPE-APV) 50.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea, 2014an ikus-entzunezkoen eremuan burutuko duen kultura-programa finantzatu dezan.
Diru-laguntza jasoko duen elkartearen urteko kultura-programaren baitan aipatzekoak dira honako jarduera hauek: Basquezinema aldizkariaren urtean behingo argitalpena, ikus-entzunezko topaketak antolatzea, eta Zinebi Zine Jaialdiaren baitan antolatzen diren Low cost zinemaren inguruko jardunaldiak.
Diru-laguntza bi alditan ordainduko zaio onuradunari. Kopuruaren %75a, diru-laguntza onartu ondoren, eta gainerako %25a justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikaziorako fakturak aurkeztu beharko dira (originalak nahiz kopia konpultsatuak), bai eta burututako jardueren gastu eta sarrerak jasotzen dituen memoria ere, 2014ko azaroaren 30a baino lehen.