
Bilboko Aireportuak Zurich-erako bidaia berria izango du maiatzatik aurrera
Swiss konpainiak kudeatuko du Suizako aireporturik nagusienarekin duen lotura hau
Maiatzan hasita, Bilboko Aireportuak, Zuricherako bidaia berria irekiko du Swiss konpainiaren bidez, Suizako aireporturik garrantzitsuenean “hub” bat duen konpainia, hain zuzen ere.
Astero hiru hegaldirekin, astearte, ostegun eta larunbatetan, Star Allianceko bazkidearen bidaia berri honi esker Euskadi eta Suizaren arteko bidaiari turistikoen fluxuak mantenduko dira, Europako finantza hiriburuetariko batekin negozio hegaldiak errazteaz ezeze. Honez gain, geldialdiekin Erdi Ekialdera, Afrikara edo Indiara ere hegaldiak egin ahal izango dira Swisseko egoitza nagusia den Zuricheko aireportuak duen “hub”-ari esker.
Bidaia martxan jartzeko harremanak Txikagon irailean ospatutako World Routes ekitaldian hasi ziren, non Aenako marketineko taldeak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, Swiss konpainiarekin Suiza eta Euskadiren arteko bidaia berriak jartzeko aukerak aztertu ziren.
-
2014-10-07
Comentario de Twitter:
RT @bilbaometropoli: Aeropuerto de Bilbao contará con una nueva ruta a Zurich a partir de mayo http://t.co/7gAMuR7wjO @AeropuertodeBIO @Bil… -
2014-10-07
Comentario de Twitter:
Aeropuerto de Bilbao contará con una nueva ruta a Zurich a partir de mayo http://t.co/7gAMuR7wjO @AeropuertodeBIO @BilbaoAirport @bilbaoair