Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak alderdi politiko guztien adostasuna bilatuko du Euskadin egonkortasun instituzionala izateko

2014.eko urriak 07

Eusko Jaurlaritza 2014ko kontuekin lortutako hitzarmenak 2015eko aurrekontuetara zabaltzen saiatuko da. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak azaldu du helburua egonkortasuna lortzea dela, ekonomiaren erronkei aurre egin ahal izateko. Gernikako Batzarretxean azaldu du Eusko Jaurlaritzak asteroko ohiko bilera han egin baitu, lehen Eusko Jaurlaritza eraikin horretan eratu baitzen gaurko egunez 1936an, Jose Antonio Agirre lehendakariaren zuzendaritzapean.



Erkorekak adierazi du Eusko Jaurlaritza alderdi politiko guztiekin saiatuko dela adostasuna lortzen. Horregatik ari da lehendakaria Euskadiko alderdi politikoetako buruzagiekin biltzen. Orain arte, PSEko idazkari nagusi Idoia Mendiarekin eta Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkide Hasier Arraizekin bildu da, eta herrialdearen hiru erronkei lotutako konpromisoak planteatu dizkie.

Ekonomia suspertzeko, lehendakariak bi konpromiso azaldu dizkie. Alde batetik, aurrekontuetan osasunari, hezkuntzari eta gizarte-babesari lehentasuna ematea eta enplegu publikoari eustea eta, bestetik, gizarte-politiken iraunkortasuna bermatzeko adostasuna lortzea.  



Gobernuaren bigarren oinarri diren bakeari eta bizikidetzari dagokienez, lehendakariak Bake ponentzian berrabiarazi nahi du, zoru etikoa berriz zehaztuz, Euskadin tradizioa duten lau alderdiek parte hartzeko.  Erkorekak esan duenez, ez dute abiatzeko proposamenik, baina Ezker Abertzaleak zoru etikoaren ikuspuntua aldatu nahi du, alderdi guztiek parte hartzeko. 



Hirugarren ardatzari, autogobernuari, dagokionez, Urkulluk ponentzian lan egiten jarraitu nahi du, Euskadiren autogobernua zabaltzeko.

Beste gai batzuei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu du Kataluniako instituzioek eta Espainiako Gobernuak kontsultari buruz hitz egiten jarrai dezaketela. Eusko Jaurlaritzak ez du ulertzen Espainiako Gobernuaren jarrera, egoera politikoa auzi judiziala izatea nahi baitu, Kataluniako herritarren «adierazpen askea eta demokratikoa isilarazteko».



Prentsaren galderei erantzunez, Erkorekak esan du uste duela goizegi dela Madrileko ebolaren kasuan antolaketako akatsei buruzko ondorioak emateko. Eusko Jaurlaritza azalpenen zain dago eta bitartean Osakidetzako profesionalak prestatzen jarraitzen du, ebola kasurik aurkituz gero, behar bezala arta dezaten, ezarritako protokoloak zorrotz jarraituz.



Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.10.07)

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko urriak 07

    felicidades me ha gustado el evento , pues yo preparada para el dia de la comunidad valenciana que es este jueves dia 9 @iurkullu le doy todo mi apoyo a usd ,estoy a su lado vale ,voy a defenderle a muerte

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)