Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: «EAEko lurzoruaren kontaminazioa prebenitzeko eta zuzentzeko lege-proiektuak administrazioaren esku-hartzea gutxitzen eta sinplifikatzen du»

2014.eko urriak 08

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik uste du Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruaren kontaminazioa prebenitzeko eta zuzentzeko lege-proiektuak administrazioaren esku-hartzea gutxitzeko eta sinplifikatzeko eta ingurumeneko estandar zorrotzak mantentzeko helburua duela.»

 Legebiltzarreko batzordean Oregik azaldu duenaren arabera, «Lege-proiektuak lurzorua kutsa dezaketen jardueren sailkapen bat ezartzen du; eta, horrela, kutsatzeko ahalmen hori dela eta, lurzoruaren kalitatea zein den jakiteko eta hori kontrolatzeko obligazio bereiziak eta egokiagoak ezar daitezke.»

 «Era berean, –azpimarratu du Oregik– lurzoruaren prebentzioan eta zuzenketan administrazioaren esku-hartzea arintzeko, lurzoruaren kalitateari dagokionez, prozeduren dualtasuna ezarri da: Batetik, lurzoruak izango duen erabilerarako lurzoru hori egokitzat balioesten duen lurzoru-kalitatearen deklarazioa dago, eta, bestetik, lurzoru-erabileraren gaitasunari dagokion deklarazioa. Azken honen helburua lurzoruaren gaitasuna soilik erabilera industrialerako balioestea da.»

 Ana Oregik Legebiltzarraren aurrean esan duenez, «arauan arautzen diren prozeduretako bat bera ere hasi behar ez den kasuak mugatu dira; baina, hori ez da traba izango administrazioaren kontrolpean egoteko. Horrela, Autonomia Erkidegoko ingurumen-erakundeak jakin ahal izango baitu zein den jarduketen irismena eta, lurzoruaren kontaminazioaren prebentzioaren eta zuzenketaren alorrari dagokionez, jarduketa horiek egokitzen diren egiaztatu ahal izango baitu.»

 «Indarrean dagoen araudian jasotzen diren aurreikuspenei buruz batera aritzeko helburuarekin, arau berriko aurreikuspenek garrantzi berezia dute; izan ere, arauak berariaz markatzen ditu zigilatzea derrigorrezkoa izango den edo zigilatzea aurreikusten den eta hondakinak uzteko jarduera bat izan duten kokalekuak zein diren, eta Autonomia Erkidegoko ingurumen-erakundearen ebazpenak zigilatzea behar bezala egin dela eta itxi ondorengo hasiera-aldia onartuta, lurzoruaren kalitate-deklarazioak ondorea izango du, baita erabilera bateragarriari buruzko deklarazioak ere.» Arauaren testuak, gainera, zuhurtasun-printzipioaren arabera mugak ezartzen ditu, baita hondakinak uzteko jarduerak izan dituzten tokien etxebizitza-erabilerarako ere», esan du sailburuak.

 Lege-proiektuak ezartzen du jabeek lurzorua oinarrizko betebehar bat bezala babestu behar dutela, eta arauak Autonomia Erkidegoko ingurumen-erakundeari lurzorua kutsa dezaketen instalazioak edo jarduerak dituzten lurzoruei buruzko noizean behingo txostenak igortzeko obligazioa ezartzen du. Emisio industrialei buruzko Zuzentarauaren arabera, txosten horien aldizkakotasuna 5 urtekoa izango da, lurzoruak eta lur azpiko urak kontrolatzeko arau europarreko betekizunak betetzeko helburuarekin.

 Era berean, jabeek prebenitzeko eta babesteko neurriak hartzeko obligazioa dute, lurzoruan substantzia kutsatzailerik ez egoteko edo horien ondorioak gutxitzeko. Horrez gain, lurzoruaren jabeek lurzorua berreskuratzeko, kontrolatzeko eta lurzoruaren jarraipena egiteko neurriak ezartzeko obligazioa ere badute, lurzoruaren eboluzioari buruzko edo lurzoru kutsatuak edo eraldatuak eragina duen inguruneari buruzko datuak lortzeko helburuarekin.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AclimaEuskadi
    2014.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    Oregi: “el proyecto de ley de prevención y corrección de la contaminación del suelo de la CAV... http://t.co/J3G1SlPMVA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)