Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu, Orion ospatuko den Kilometroak ekitaldia dela eta

2014.eko urriak 03

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren igandean, urriaren 5ean, Orion ospatuko den KILOMETROAK ekitaldia dela eta.

Zerbitzu horrek, Urolatik, Donostiatik eta Zarautzetik Oriora bitarteko joan-etorriko konbinazioak eskainiko ditu:

ZUMARRAGATIK IRTETEN DIREN ETA BERTARA HELTZEN DIREN ZERBITZUAK

  • Autobusak Zarautzerantz: 30 minutuz behin, zirkulazioak Zumarraga eta Orio artean, goizeko 8:50etik 12:50era, autopistaz Arroa eta Zarautz artean. Beste alde batetik, zirkulazioak 30 minutuz behin Azkoitia eta Orio artean, 08:45etik 12:45era (autopistaz Arroa eta Zarautz artean).
  • Autobusak Azkoitia/Zumarragarantz: zirkulazioak ordubetez behin Orio eta Zumarraga artean, 12:10etik 16:40ra, eta 30 minutuz behin ordu horretatik 21:10ak arte (autopistaz Zarautz eta Arroa artean). Zarautz eta Azkoitia artean, zirkulazioak 30 minutuz behin arratsaldeko 17:10etik gaueko 21:10ak arte (autopistaz Arroa eta Zarautz artean).


DONOSTIATIK IRTETEN DIREN ETA BERTARA HELTZEN DIREN ZERBITZUAK

  • Autobusak Oriorantz: zirkulazioak 15 minutuz behin 9:00etatik 13:30era Donostiatik. Irteera Pio XII-an izango da.
  • Autobusak Donostiarantz: zirkulazioak 15 minutuz behin 17:40tik 21:25era Oriotik.


ZARAUTZ – ORIO LANTZADERA

Igandean lantzadera zerbitzua ezarriko da Zarautz eta Orio artean. Zerbitzu horrek 15 minutuz behin zirkulatuko du, goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean, eta arratsaldeko 17:00etatik 21:15era. 13:00etatik 17:00etara bitartean 30 minutuz behin zirkulatuko du.


AIA ETA ORIO BITARTEKO ZERBITZUA INDARTZEA

Euskotrenek zerbitzu erregularra indartuko du, Aiatik zerbitzu bereziak eskainiz 30 minutuz behin, 09:30etik 12:00etara eta Oriotik 17:30etik 20:00etara.

Beste alde batetik, Euskotrenek lantzadera zerbitzua eskainiko du mikrobus bitartez Presalde eta Zumaia artean, Zumaia – Zumarraga linean, jatorria edo jomuga Zumaian duten joan-etorri beharrei erantzun ahal izateko. Erabiltzaileek Euskotreneko beste autobus batekin konbinazioa egingo dute Presalden, bertatik jarraitzeko jatorria edo jomuga Zumaian duen bidaiarekin.


TREN ZERBITZU BEREZIAK

Horrez gain, atzo, ostegunean, prentsa oharrean adierazi zen bezala, Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu, Ardantza (Eibar) – Donostia eta Donostia – Hendaia lineen ohiko zerbitzua indartuz.

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko