Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Lehendakaria, EAEko Auzitegi Nagusiaren kideen arteko bileran. (JB)

2009.eko irailak 30

Lopezek adierazi duenez, Euskadik estatuaren industriaren % 80a suposatzen du eta munduko bederatzigarren postuan kokatzen da ekoizpen eta esportazioan

Hauek izan dira Patxi López Lehendakariaren adierazpenak Bergaran, Danobat Railway Sistems eraikin berriaren irekitze ekitaldian. Han TVSZ enpresa errusiarrarentzat treneko ardatz muntatuen ekoizpena ematen da, 12 milioi euroko inbertzioarekin

Inbertzio eta berriztapenean dago krisialditik irtetzeko gakoa makina-erreminta arloan, nahiz euskal industri sektore osoan. Patxi Lopez Lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritzak industri sektorean egiten ari den apostu "tinkoa". Krisi egoera dela eta, Jaurlaritzak aurrera jarraituko du enpresen diru laguntzekin eta baita inbertzio eta produkzioan bultzada emanez.

Hauek izan dira Lopezek egindako adierazpenak, Bergaran izandako Danobat Railway Systems eraikin berriaren inaugurazioan. Bertan, errusiako TVSZ enpresatik datorren treneko ardatz muntatuen eskaera ekoizten da. Produkzio honek, 12 milioi euroko inbertsioa suposatuko du eta 65 pertsonei lana emango die eta 200 lanpostuetara heltzea espero da, "goi mailako enplegu lokala" sortzeko konpromisoa betez.

Inaugurazio ekitaldian, Bernabe Unda eta Iñaki Arriola, Industria eta Garraio sailburuak izan ziren. Baita Jose Maria Aldekoa eta Rafael Barrenechea, Mondragon Korporazioaren presidente eta presidenteordea eta Antxon Lopez Usoz Danobat Railway Systems zuzendaria ere.

Lehendakariaren ustez, Danobat Railway Systems-eko instalazioak "ereduzkoak" dira. Lopezentzat aipatzekoa da euskal industriaren garrantzia, batez ere, makina-erremintaren arloa.

Euskadik estatuaren industriaren % 80a suposatzen du eta munduko bederatzigarren postuan kokatzen da ekoizpen eta esportazioan.

"Krisialdiko ondorio larriak jasatzen ari garen momentu honetan, industria sektorea, euskal ekonomiaren bultzatzailea izaten jarraitu behar du", Lopezen ustez. Eusko Jaurlaritzak industria sektorea suspertu nahi du. Horretarako, makina-erremintako Renove Plana bultzatuko da produkzioa hobetu dadin eta lehiakortasun haundiagoa lortzeko asmoz.

I+G+B-REN ALDEKO APOSTUA

Danobat enpresaren ekimena eredutzat jo du Lehendakariak eta Ideko Teknologia-zentroak egiten duen lana goraipatu nahi izan du. Lopezek Bergarako instalazioak oinarrizko merkatuetan kokatzea laguntzen duela esan du. I+G+bren aldeko apostu tinkoa egin behar dela adierazi du Lehendakariak, lehialtasun merkatuan kokatzeko eta krisialdi egoeratik irtetzeko.

 

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko martxoak 24

    Ya llevamos un añito de gobierno.Me pregunto. ¿Cómo va a organizar eficazmente las fuerzas que encontró orientadas a la I+D+i? ¿Qué pasa con Innobasque, los Centros Tecnológicos,los institutos para la Investigación y la competitividad, la SPRI, la Universidad, etc.?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari