Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Atzerrian hizkuntza ikastaroak Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat

2014.eko urriak 01
  • Eusko Jaurlaritzak 533 plaza deitu ditu atzerrian ingeles, frantses edo aleman ikastaroak egiteko.
  • Eskaera egiteko epea urriaren 2tik 21era artekoa izango da
  • 2015eko udan izango dira ikastaroak, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat. 

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikasi nahi duten ikasleentzat 533 egonaldi antolatu ditu, 2015eko udarako, Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian edo Alemanian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleentzat dira ikastaroak.

533 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira: aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan gutxienik 6 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean, eta gainera, aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 15 puntu edo gehiago lortu izana. Bestetik, ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan. Gainera, ikasleak 2015ean gehienez ere 19 urte bete ahal izango ditu.

Plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan-etorriko bidaia Euskadiko hiru hiriburuetatik ikasleak egonaldia egingo duen herrialderaino, bidaia-asegurua, hizkuntza-ikastaroaren matrikula eta eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emango den zentrorako hiri-garraioa. Eusko Jaurlaritzak 847.038 euro bideratu ditu ikastaro hauek antolatzeko.

Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izan dira bai ikaslearen hezkuntza-maila, eta baita familiaren egoera ekonomikoa ere. Ondorioz, honela banatu dira 533 plaza horiek, lau herrialdeetan:

 


Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

Batx.

DBH

Batx.

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

107

32

38

265

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

388

145

533

 

Plazaren bat egokituz gero, dagokion ordainketa egitea ezinbestekoa izango da. Lehen tartean daudenek, 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren tartekoek 680 euro. Lehen tartean sartzen dira aurreko ikasturtean ikasketa-beka jaso zuten ikasleak. Bigarren tartean aldiz, aurreko ikasturtean bekarik jaso ez zutenak.

Plazen eskaera eredu normalizatuan egin beharko da. Eredu hori www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web gunean bete ahal izango da (bekak, laguntzak eta diru-laguntzak/ unibertsitatez kanpoko ikasleak atalean), urriaren 2an hasi eta 21a baino lehen. Formulario hori ikastetxeetan aurkezteko azken eguna berriz, urriaren 22a izango da (idazkaritza ordutegia amaitu artean).                                                                                          

Kontuan hartzeko egutegia:

 

  • Aurre-eskabidea betetzea: urriaren 2tik 21era arte, biak barne

            https://euskadi.net/diru_laguntza/-/2013/hizkuntza-atzerri/eu/

 

  • Aurre-eskabideak aurkezteko azken eguna: ikastetxean, urriaren 22a, idazkaritza ordutegia amaitu baino lehen.
  • Eskabideak aurkezteko: azaroaren 3a izango da azken eguna, Herritarrei Arreta Emateko Zuzenean bulegoetan, edo Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2014ko azaroaren 26an.
  • Behin-behineko zerrenden erreklamazioak: 2014ko azaroaren 27tik abenduaren 10era arte, biak barne.

 

 

Gasteizen, 2014ko urriaren 1ean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau