Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik esan du ekonomia berdea negozio-aukera dela ETEentzat

2014.eko urriak 01

«Ingurumenari aplikatzen zaion teknologiak gure ingurunea hobetzen du, negozioa sortzen du eta baldintza sozial hobeei laguntzen die», esan du Ana Oregik, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, Afesa Medio Ambiente enpresara gaur goizean egin duen bisitan. Bizkaiko ETE honi orain dela gutxi Europako Ingurumen Saria eman diote, Garapen Jasangarrirako prozesuaren kategorian, sufre hexafluoruroa duten ekipamendu elektrikoak birziklatzeko beste modu bat sortzeagatik. Izan ere, birziklatzeko beste modu hori ingurumen-teknologiarekin eta orain arte eskura zeuden teknikak baino abantaila ekonomiko handiagoak dituen teknologiarekin egin dute.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, Ingurumeneko sailburuorde Josean Galerak eta Ihobe sozietate publikoaren zuzendari Javier Agirrek gertutik ezagutu nahi izan dute atmosferara egiten diren sufre hexafluoruroaren (atmosfera berotzen duen gasetako bat da; eta, horregatik, aldaketa klimatikoa ere eragiten du) emisioak gutxitzeko Afesa Medio Ambiente enpresak egindako proposamen berritzailea. Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko taldea Zamudion izan da bisitan, enpresaren instalazioetan; bertan, proiektu irabazleari buruz Afesako presidente Jesús María Blancok, Afesako gerente Jon Viterik eta Iberdrolako Jasangarritasunaren Zuzendari Angel Gómezek eskaini dizkieten xehetasunak entzun ditu.

 

Oregik nabarmendu du Afesako esperientziak eta «enpresa honek ingurumen-politika aurreratuekiko duen konpromisoak» ekarri duela «Eko-berrikuntzak negozio-bide berriak irekitzea; gainera, negozio-bide horiek gizartean ondorio positiboak sortzen laguntzen dute, berotegi-efektuko gasen emisioa gutxitzen baitute eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzen baitituzte; eta, era berean, hondakin arriskutsu gutxiago sortzen dira».

 

Viterik adierazi du «gaur egun Espainian 900.000 ekipamendu elektriko daudela instalatuta eta horiek guztiek batez beste sufre hexafluoruro gasaren 1,5 kg dute».  Gas horren emisioa egiten bada atmosferara, esan nahiko luke atmosferara CO2-ren 30 milioi tonako emisioaren pareko emisioa egingo litzatekeela. Ekipamenduok birziklatzeko Frantziara garraiatzeko, gutxienez, 45.000 kamioi erabili beharko lirateke (kamioi bakoitzean 20 ekipamendu sartuta) eta 85 milioi euroko gastua egin beharko litzateke.

 

Europako Ingurumen Saria jaso duen «REGALIZ SF6» izeneko deskontaminazio-prozesua ezarrita, garraioaren kostua % 70 gutxituko litzateke, baita garraio horrek sortzen duen berotegi-efektu gasen emisioa ere. Gainera, Afesak ziurtatzen du botatako ekipamendu elektrikoetako gasaren zati handi bat berreskuratu dela eta berriz erabil daitekeela, birziklatu edo leheneratu. «Iberdrola bezalako enpresa batek Espainiako banaketa elektrikoetako sareetan egiten duen SF6ren isuria urtean 220 - 175 kg bitartekoa dela ezar daiteke. Horrek esan nahi du botatako 150 ekipamendu elektrikoetako gasa berreskuratua merkaturatzen bada, banaketa elektrikoko enpresa batek egiten duen SF6 gasaren isuriagatik urtean berritu beharko liratekeen premiak estaliko liratekeela, gas berririk sortzeko beharrik gabe» azpimarratu zien VIterik.

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Foro_BiDC_Foroa
    2014.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Oregi apunta a la economía verde como oportunidad de negocio para las PYMES http://t.co/9Y4ILreSnX

  • @andresprisma
    2014.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    Oregi apunta a la economía verde como oportunidad de negocio para las PYMES. Sin duda!!! http://t.co/yQabfrChEk

  • @AclimaEuskadi
    2014.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi, consejera de Medio Ambiente y Política Territorial visita a nuestro socio Afesa Medio Ambiente http://t.co/688TCo4EoD

  • @DurangokoMankom
    2014.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Oregi apunta a la economía verde como oportunidad de negocio para las PYMES http://t.co/9Y4ILreSnX

  • @jtejedornunez
    2014.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Oregi apunta a la economía verde como oportunidad de negocio para las PYMES http://t.co/9Y4ILreSnX

  • @mikel_uriguen
    2014.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Oregi apunta a la economía verde como oportunidad de negocio para las PYMES http://t.co/9Y4ILreSnX

  • @WelcomeMrCash
    2014.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Oregi apunta a la economía verde como oportunidad de negocio para las PYMES http://t.co/9Y4ILreSnX

  • @Innobasque
    2014.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    Oregi apunta a la economía verde como oportunidad de negocio para las PYMES http://t.co/9Y4ILreSnX

  • @laboralempresas
    2014.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    Oregi apunta a la economía verde como oportunidad de negocio para las PYMES http://t.co/JdURAEoGGN

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)