Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasun Sailak Arabako hiru ertzain-etxeetako mugapenak berrikusi eta berrantolatuko ditu, segurtasuna indartzeko eta hobetzeko

2014.eko urriak 01

Landa-inguruetan Ertzaintzaren eta Miñoien arteko koordinazioa hobetuko dute zirkulazio eta bide-segurtasun arloetan eta komisaldegietako errefortzuetan

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, Ertzaintzako Arabako lurralde buruzagiarekin eta Gasteizko, Laudioko eta Guardiako hiru nagusiekin batera, Arabako hiru mugapenen berrantolaketa aurkeztu du gaur, Arabako ezaugarrien eta berezitasunen arabera segurtasuna indartzeko eta hobetzeko. Halaber, Segurtasuneko sailburuak azaldu du Ertzaintzaren eta Miñoien arteko koordinazioa hobetuko dutela landa-inguruetan, zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren, kirol-probetako kontrolaren eta neguko bide-planen arloetan, besteak beste.

Zerumuga 2016 Planaren ardatzetako baten xedea da hobekuntza etengabea eta besteekin elkarlana Ertzaintzaren kudeaketan sartzea bere erantzun ahalmena behar berrietara egokitzeko. Ildo horretatik, Ertzaintzaren Arabako mugapenak berrikusi eta berrantolatuko dituzte, prebentzioa, ikerketa-lanak eta, finean, segurtasuna handiagoak izan daitezen, bai benetakoak bai hautematen direnak.

Horrenbestez, Segurtasun Sailak hiru mugapenak berrikusiko, berrantolatuko eta indartuko ditu, segurtasuna hobeto kudeatzeko, Arabako lurraldearen ezaugarri eta berezitasunak kontuan hartuz.

Berrikustea, berrantolatzea eta indartzea:

  • egungo mugapenen neurria eta antolakuntza, eraginkortasun handiagoaz jarduteko
  • eremuen banaketa eta landa-inguruetako patruilen eta korriken modus operandi, erakundeengandik eta herritarrengandik hurbilago egoteko eta haiekin zuzeneko harremanak izateko
  • Miñoien unitatearekin koordinatzea eta lankidetzan aritzea
  • Ertzain-etxeetako eta Miñoien egungo zuzkidurak, presentzia hobetzeko eta Arabako egungo eta etorkizuneko segurtasuneko beharretara egokitzeko.

«Arabako ezaugarriak eta berezitasunak direla eta, egungo mugapenak egokitu eta aldatu behar dira, segurtasunaren ikuspuntutik lurraldea hobeto kudeatzeko eta landa-inguruetako herritarrengandik gertuago egoteko», adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak. Aldaketok Zerumuga 2016 Planaren barnean markoztatu ditu.

Mugapenak aldatzea

Gaur egun, Araba hiru polizia-mugapenetan bereizita dago. Horietako bakoitzak ertzain-etxe bat du, eta, guztira, 52 udalerritako 326.807 herritar artatzen dira, 3.025,30 kilometro koadrotan. Herritar horietako ia % 70 Gasteizen bizi da.

Mugapenen berrantolaketaren ondorioz, Laudioko ertzain-etxeak, egun Arabako Amurrio, Artziniega, Aiala, Laudio eta Gaubea udalerriak eta Bizkaiko Urduña eta Orozko herriak artatzen dituenak, beste bi udalerri artatuko ditu, Arakaldo eta Arrankudiaga, eta ez da Gaubeako ingurua rtatzeaz arduratuko.

Hala, Gasteizko ertzain-etxeak artatuko du Gaubea, eta aurrerantzean, 22 udalerri zainduko ditu, 24 zaindu ordez. Izan ere, Arabako Mendietako Arraia-Maeztu, Kanpezu eta Harana udalerriak zaintzeari utziko dio, Guardiako mugapenean sartu baitituzte.

Zerbitzua emateko, 104 ertzain izango dira Laudioko ertzain-etxean, 106 ertzain Guardiakoan eta 518 Gasteizkoan, hau da, 728 ertzain arduratuko dira Arabako herritarrak babesteaz. Ertzain horiez gain, Zirkulazioko Unitateko 130 ertzainek Arabako errepideetako gertakariak artatzen dituzte eta beste 42 lurralde-ikerketez arduratzen dira.

Segurtasuneko indarrak osatzeko, berrantolaketa- eta indartze-prozesua amaitu ondoren, Miñoien saila 100 ertzainek osatuko dute.

«Miñoiak funtsezkoak dira Arabako segurtasunean; beraz, ezinbestekoa da haiei esleitutako arloetan lankidetza eta koordinazioa hobetzea», adierazi du Estefania Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko urriak 16

    Hoy a la mañana he podido leer en la prensa, la fatal sorpresa que se han llevado en Laguardia, amigos de lo ajeno, después de reventar la puerta, y romper otra de cristal, con tal fin de hacerse con dinero. ,se han ido con las manos vacías, el destrozo, ya esta hecho. Y digo yo, se puede solicitar mas agentes por favor? 106 son poquitos consejera, para toda esta zona... Pocos pocos, un cordial saludo

  • 2014.eko urriak 14

    Hola de nuevo soy Esther Malda Uribe , consejera, a si de poquitos agentes vamos a disponer en Álava y Rioja Alavesa? Siendo a si, en mi caso por ejemplo como ciudadana, que tengo familiares ertzainak, , en caso de ver o tropezar con un accidente, llamo a rtzain etxea de esa misma localidad, ustedes como la cúpula, les parecería mal, si al llamar y se encuentren ocupados atendiendo otros temas, les haría el parte para de esta forma ahorramos tiempo y trabajo, y a la vez en todo momento, colaborariamos con los agentes, e incluso, acatando las ordenes que el agente me diese por teléfono, esta actitud de cualquier ciudadano, teniendo familiares o incluso amigos ertzaina, a la hora siempre en todo momento de colaborar , podríamos molestar o si se puede proceder actuar a si? Gracias consejera un cordial saludo