
Lehendakaria: «Autogobernuaren benetako inboluzioa da»
Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu duenez, Espainiako Gobernuak Ertzaintzaren sustapen berria gelditzeko jarritako errekurtsoak «oso larri urratzen ditu euskal estatutu-itunean lortutako oinarrizko adostasunak». Urkulluren aburuz, errekurtso honek Gernikako Estatutua urratzen du, eta «autogobernuaren benetako inboluzioa da». Ertzaintzaren aurreko 23 sustapenetan, ez da inoiz halakorik gertatu, eta Espainiako Gobernua gero eta konfrontazio handiagoan da autogobernuaren kontra.
Ertzaintzaren EEPren kontrako errekurtsoa, LOMCE eta CORA txostena jarri ditu adibide lehendakariak Zabalduz Eguna jardunaldiaren irekieran, EHUn. Erabakiok, azaldu duenez, «birzentralizazio-espiritu argian» sartzen dira. Urkulluk baieztatu du ez dela sinesgarria Rajoyk elkarrizketarako deia egitea eta aldi berean ateak ixtea: «Ez da sinesgarria elkarrizketaren, legaltasunaren eta akordioaren aldeko diskurtsoa egitea eta aldi berean legea alde bakarreko eta euskal autogobernuaren kontrako politika bat inposatzeko erabiltzea».
Hori horrela, lehendakariak Espainiako Gobernuari eskatu dio «jarrera goitik behera aldatu dezala». Urkulluren arabera, etorkizuna eraikitzeko oinarriek elkarrizketa eta ulermena izan behar dute, eta ez konfrontazioa eta etengabeko ukapena.
-
2014-10-01
Comentario de Twitter:
Lehendakari: “asistimos a una auténtica involución del autogobierno” http://t.co/81yjwjdjjG -
2014-10-01
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [ZABALDUZ EGUNA] @iurkullu “asistimos a una auténtica involución del #autogobierno” ➡ http://t.co/PgSjxhOhi0 -
2014-10-01
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [ZABALDUZ EGUNA] @iurkullu “asistimos a una auténtica involución del #autogobierno” ➡ http://t.co/PgSjxhOhi0