Berriak
Eu

Elkarrekin Bonoen bi deialdi onartu dira, guztira 331.000 euro. (2014-09-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko irailak 30

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaur Elkarrekin Bonoen programan jasotako diru laguntzen hiru lerrotako bi deitzeari aurten. Programa hori 2013-2016 Bakea eta Bizikidetza Planaren hezkuntza alorreko Oinarri eta Proiektuen dokumentuan jasota dago.

Zehazki, Elkarrekin Bonoen deialdia honako bi alor hauetarako onartu da: toki bizikidetzarako (271.000 euro) eta herritarren parte hartzerako (60.000 euro). Kasu bietan, diru-laguntzak bake eta bizikidetzaren alorrean lanean ari diren Euskal Autonomia Erkidegoko irabazte asmorik gabeko erakundeei zuzendu zaizkie. Diru laguntzen hirugarren lerroa hezkuntza alorreko proiektuak finantzatzeko dena, hain zuzen ekainaren bukaeran onartu zen 250.000 euroko guztizkoarekin.

Elkarrekin Bonoen programa ekainean jarri zen abian, bakea, giza eskubideak, indarkeria eza eta printzipio demokratikoak sustatzeko ahalegin gehigarri gisa. Horrela irabazi asmorik gabeko erakunde baten eta ikastetxe baten, udaletxe baten edo herritarren parte-hartzearen esparruko erakunde baten artean sustatutako proiektuak diruz lagunduko dira, baldin eta Jaurlaritzak sustatu, eta euskal hezkuntza komunitateak izenpetutako Gizalegez gizartearen eta hezkuntzaren arloko konpromisoan oinarritzen badira.

Proiektu horiek ordaintzeko, Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak bono sistema bat aurreikusi du horien kudeatze arduraduna baita; alegia, ekarpen ekonomiko bat egingo da, besteak beste, bakearen kulturan, giza eskubideetan, adiskidetzean edo gatazken konponbidean emandako prestakuntza- edo dinamizazio-zerbitzuen justifikatutako ordu bakoitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau