Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Erabakia, Urdulizen Bilboko Hiri Trenbidearen lurperatze azpiegituraren eraikuntza Red Ferroviaria Vasca-Eukal Trenbide Sareari gomendiotan emateko dena. (2014-09-30(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko irailak 30

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK ONIRITZIA EMAN DIO BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOAK URDULIZEN TRENBIDEA LURPERATZEKO ETSRI EGINDAKO ESKARIARI

Jaurlaritzaren Kontseiluak oniritzia eman dio Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea/ETSek Urdulizen Bilboko Hiri Trenbidea lurperatzeko azpiegitura eraikitzeko egindako akordioari. Aldez aurretik, hitzarmena sinatu du Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin Urdulizen Bilboko Hiri Trenbidea lurperatzeko proiektua finantzatu eta eraikitzeko.

Bilboko Hiri Trenbidearen 1. linean, Urdulizeko geltokiaren inguruan, trenbidea lurperatzen denean, BHTren linearen eta Plentzia-Bilbao BI-634 errepidearen artean dagoen trenbide-pasagunea kendu ahal izango da. Trenbidea lurperatzeko obra egin aurretik, dagokion azterlana eta proiektua egin behar dira, eta horren barne dago Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak egingo duen Bilboko Hiri Trenbidea lurperatzeko eraikitze-proiektua. Proiektu hori onartzea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari dagokio, Bizkaiko Garraio Partzuergoak txostena egin ondoren.

Obraren eraikitze-proiektuaz gain, aipatu erakunde publikoari dagokio trenbide-instalazioari eta katenariari, baita beste instalazio batzuei (igogailua barne) eragiten dioten proiektuak egitea, eta Partzuergoari dagokio, seinaleztapen- eta komunikazio-instalazioei eragiten dioten proiektuak egitea.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Urdulizen Bilboko Hiri Trenbidea lurperatzeko azpiegituraren obra zibila finantzatzeko beharrezkoak diren funtsak emango dizkio Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari, baita trenbide-instalazioak eta katenaria finantzatzeko, obra gauzatzeko beharrezkoak diren proiektuak eta obraren zuzendaritza teknikorako eta segurtasuna eta osasuna koordinatzeko berezko lanak egiteko ere.

Obra horretarako 20.939.348,26.- €ko zenbatekoa (BEZa barne) aurreikusi da. Horrez gain, kaltetutako zerbitzuak berrezartzeko kostua eta desjabetzeen kostua erantsi beharko litzaioke zenbateko horri.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau