Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Kristau Eskolaren ikasturtea inauguratu du

2014.eko irailak 30
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak Kristau Eskolaren 2014-2015 ikasturtea inauguratu du ofizialki, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarterekin eta Kristau Eskolako presidente Joseba Kamiruagarekin batera, besteak beste. 



Lehendakariak nabarmendu du Euskadiko hezkuntza sistemak erronka eta zailtasun ugariri aurre egin behar izan diela hiru hamarkadaz, eta aurrera egiten lagunduko diguten itunak lortzeko ikuspegi errealista eta positiboa erabiltzea proposatu du. Lehendakariaren arabera HEZIBERRI da helburua, Europar Batasunak 2020rako planteatutako xedeak biltzen dituen hezkuntza-komunitateko adostasun markoa.

Hala, kalitatezko hezkuntza lortu nahi da, balioak eta bikaintasuna handitzen laguntzen duten baliabideak dituena.

Hala ere, egungo oztopoa babesik eta adostasunik gabeko legea da, LOMCE alegia. «Diagnosi oker batean oinarritutako lege horren aurka gaude», esan du Urkulluk. Gainera, euskara eta eskolako kontseiluak babesteko hitzarmenari erreferentzia eginez, gogorarazi du bere gobernuak «arduraz eta etorkizuneko ikuspegiz» jarduten duela.
 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)