Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Rajoyri «aldebikotasun eraginkorra» izateko eta euskal nazioa aitortzeko eskatu dio

2014.eko irailak 30

Iñigo Urkullu lehendakariak uste du Katalunian bizi den gatazka Espainiako Gobernuko presidentearen «politikarako borondate ezarengatik» dela, ez baitu errespetatzen Estatua «nazio anitzekoa» denik. Urkulluk berriz ere eskua luzatu dio Rajoyri akordioak egiteko, eta autogobernu gehiago izateko eskaerak errespetatzeko eskatu dio. Lehendakariak euskal nazioaren aitorpena eta gobernuen arteko aldebikotasun eraginkorra eskatu ditu. Aldebikotasun hori, Urkulluren esanetan, euskal gizarteko eskubide historikoetan oinarritutako subiranotasun partekatu bat edukitzea eta erabakitzeko eskubidearen instituzionalizazioa gauzatzea izango litzateke. Azken hori Konstituzioa aldatuta egin ahal izango litzateke.



Radio Euskadiko mikrofonoetan, lehendakariak baieztatu du ez dela harritu Konstituzio Auzitegiak Espainiako Gobernuaren errekurtsoari erantzuteko izan duen azkartasunarekin. Uste du gaiaren muinean ez dela «errespetatzen gizarte baten borondatea eta legezkotasuna, eta legeria ez da egokitzen gizartearen borondatera ezta errealitatera ere». Bere ustez, ez litzateke ulertzekoa izango Rajoyk orain elkarrizketa eskaintzea, kontsultarako deia egin baita eta asmo horiek praktikan jartzea eskatu baitio. Urkulluk uste du beharrezkoa dela Espainiako Gobernuak Katalunian gertatzen ari denari buruzko gogoeta bat egitea. Hala, beste alderdi bat ere nabarmendu du: «Legea guztiaren gainetik badago, zergatik ez da Gernikako Estatutua? Are gehiago, zergatik husten da edukiz?».

Lehendakariak Euskadirako interesekoak diren gaietan Espainiako Gobernuak zein erantzun ematen duen zain jarraitzen du. Intereseko gai horien artean daude, besteak beste, eskumenen gatazka, kupoa, inbertsioei dagokienez AHT eta Foronda, edota bakearen eta elkarbizitzaren aldeko apustua. Gai honetan, lehendakariak espero du Bakearen eta Bizikidetzaren Batzorde Txostengilea berriz ere aktibo egotea, EH Bilduko Hasier Arraizek lurzoru etikoa onartu ondoren. Urkulluk uste du alde biko batzorde txostengile batek ez duela zentzurik eta espero du Legebiltzarreko talde guztiak egotea bakearen eta bizikidetzaren batzorde txostengilean, «egunez egun bakea sendotzen delako». Hala ere, lehendakariak uste du «oso gertaera larria» dela hiru autobus erretzea, eta, nahiz eta gertaera isolatutzat jo duen, uste du «modu tinkoan, argian eta gardenean gaitzetsi» behar duela ezker abertzaleak.



Lehendakariak egonkortasunerako eta gobernagarritasunerako erakundeen arteko akordioak eskatzen ditu, eta ziurtatu du gustatuko litzaiokeela PSE-EErekin «akordioak sendotzea», aurrekontuetarako akordioez gain. Urkulluk uste du arlo ekonomikoan eta fiskalean lortutako itunak emaitzak ematen ari direla eta kontsentsu soziala eta gazteen enpleguari buruzkoa eskaintzen ditu. Urkulluk ziurtatu du Eusko Jaurlaritzako aurrekontuetan, ekonomia sustatzeko politikek ez ezik, zerbitzu sozialek ere lehentasuna izango dutela, guztiok «batera» krisitik ateratzeko.
 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko urriak 01

    Ahora el Lehendakari lo llama "más autogobierno" "soberanía compartida", si lo que quiere decir es Independencia que lo diga claramente. Que explique sin manipulaciones las desventajas y ventajas de una unión con el resto de España. Los independentistas demuestran que no los son, cuando en su ámbito de actuación se les pide votaciones o consultas populares que ellos no quieren.

  • @mirenepalacios
    2014.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari reclama a Rajoy una “bilateralidad efectiva” y el reconocimiento de la nación vasca http://t.co/jd92aypS4A

  • @anamarti4
    2014.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari reclama a Rajoy una “bilateralidad efectiva” y el reconocimiento de la nación vasca http://t.co/KAXSyFqsHq animak @iurkullu

  • ana
    2014.eko irailak 30

    pues me alegro muchisimo @iurkullu me ha gustado la entrevista le doy todo mi apoyo anmak

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)