Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak uste du Ertzaintzaren EEPa gelditzea autogobernua larri nahastea dela

2014.eko irailak 30

Estatuko Abokatutzak Ertzaintzan sartzeko hautapen-prozesuaren kontra jarritako errekurtsoa baloratu du Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan. Josu Erkoreka bozeramaileak azaldu du neurri hori autogobernuaren kontra doala; izan ere, birjartze-tasei buruzko Estatuko oinarrizko arauek beste funtzionario-talde batzuei eragin badiezaiekete ere, ezin dute «inolaz» eraginik izan Ertzaintzarengan. Azaldu du, halaber, Ertzaintza araudi horietatik salbuetsita dagoela, berezia delako eta Segurtasun Batzordean hartutako aldebiko akordioek arautzen dutelako.

Segurtasun Batzorde horrek hitzartu zuen hain zuzen «8.000 agentetik beherakoa ez zen plantilla bat bermatu» behar zela, Euskadiko Alderdi Popularraren proposamen bati erantzunez. Erkorekaren aburuz, baina, hori ez da beteko, baldin eta EAEko Auzitegi Gorenak EEPa bertan behera gelditzea erabakitzen badu. Horrelako neurri batek 500 agente gutxiagoko desfasea sortuko luke, adierazi duenez. Erkorekak gogorarazi du prozesuak abian jarraitzen duela, eta ez du este erabakia luzatuko denik.

Estatuaren Aurrekontu Orokorren Proiektuaren barruan dagoen funtzionarioei buruzko Espainiako Gobernuaren beste neurriari dagokionez, 2012ko parteko ordainsariaren laugarren zatiaren ordainketa hurrengo urtean gauzatzearen alde dago Eusko Jaurlaritza. 



Bestalde, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du lehendakaria euskal alderdi politikoetako buruekin bilduko dela. Aste honetako ostegunean egingo du lehen bilera, zehazki, Euskadiko Alderdi Sozialistako idazkari nagusi berri Idoia Mendiarekin. Bilerok egoeraren diagnostiko orokor bat partekatzeko balioko dute, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuneko hiru ardatzen inguruan: berpizte ekonomikoa eta enplegua; bake eta bizikidetza; eta Euskadirako estatus politiko berria.



Gobernu Kontseiluan jorratutako beste gai bat Urdulizen metroa lurperatzearena izan da. 21 milioi euroko kostua izango du obrak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak finantzatuko du, eta Euskal Trenbide Sareak egingo du.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.09.30)

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @grupospri
    2014.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [ERTZAINTZA] Gobierno vasco ve grave intromisión al autogobierno el recurso para paralizar OPE de @ertzaintzaEJGV ➡ http://t.co

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)