Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakaria: “guztiaren gainetik ikaslearen heziketa dago”

2014.eko irailak 27
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritza Ikastolen Elkarteak antolatutako ikastolen 2014-2015 ikasturte hasiera ekitaldian izan da

Iñigo Urkullu lehendakariak adostasunari eutsi behar zaiola adierazi du Ikastolen ikasturte hasiera ekitaldian, horixe izan baita, bere esanetan, hezkuntza dagoen mailan egotearen arrazoia. Aitortu du LOMCEk arazo asko sortaraziko dituela, baina “ez du lortuko hainbeste kostatu zaigun gure Hezkuntza Sistema makurtzea”. Jaurlaritza LOMCEaren aurka dagoela gogorarazi du Urkulluk eta hau ikasgeletan ahalik eta eragin txikiena izatea lanean ari da, beti ere ikasleen ibilbide akademikoa arriskutan jarri gabe “guztiaren gainetik ikasleen heziketa” baitago.

Lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarterekin batera,  Andoainen antolatu den ikastolen 2014-2015 ikasturte hasieraren ekitaldian izan dira. Ekitaldian eta “Ikatola mendebete” lelopean, duela ehun urte Euskal Herriko lehenbiziko ikastola sortu zuen Miguel Muñoari omenaldia egin zaio. Muñoak  gerora Koruko Andra Mari Ikastetxea izan zen Donostiako Euskal Ikastetxea sortu zuen.

Euskara, hezkuntza eta kultura munduko eragile eta erakunde ordezkarien aurrean, lehendakariak ziurtatu du “hezkuntza sistema sendo, koherente eta iraunkor baten oinarriak” ipintzen ari dela HEZIBERRI 2020 planaren bitartez. Gobernuak adostasuna bilatuz, hezkuntza eredu pedagogikoaren marko propioa garatuko du etorkizunean Hezkuntza Lege sendo bat eraikitzeko.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko irailak 27

    ME HA GUSTADO MUCHISIMO EL EVENTO ANIMAK @iurkullu le doy todo mi apoyo a usd ole asi me gusta muchisimo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)