Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Hizkuntza normalizazioaren kongresua Galizian

2014-09-25

Eusko Jaurlaritzak, bigarren urtez, Galiziako Consello da Cultura Galegak antolatutako Hizkuntzen Normalizazioaren Kongresuan parte hartu du. Jardunaldi hauetan, Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrikak eta Euskara Sustatzeko zuzendaria den Jokin Azkuek parte hartu dute. Eztabaidarako eta informazioa trukatzeko oso lagungarria den foro honek, hizkuntza politika du hizpide.

Alde batetik, beste hizlari batzuen artean, Patxi Baztarrikak azken 30 urteetan euskarak bizi izan duen eboluzioaz hitz egin zuen atzo. Gaur, ordea, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek bilera bat izan dute Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusiarekin, Valentín García Gómez-ekin. Bileran, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren gainean Estatuak egindako betetze mailari dagokion azken txostenari buruz hitz egin dute.

 

Kongresu honen XVI. edizioak bi helburu orokor ditu:

-          Alde batetik, hiru hizkuntza ofizialen (euskara, galegoa eta katalana) eboluzioaz, egoeraz eta hauen perspektiba sozialaz hitz egin da. Hala ere, hiru hauetaz gain ofiziala ez den beste hizkuntza baten gainean ere hitz egin da. Asturiarraren gainean, alegia.

-          Bestalde, Estatu espainiarrak bizi duen eleaniztasunaren eta daraman hizkuntza politikaren gaineko hausnarketa sakon bat egin da. Noski, gero eta faktore garrantzitsuagoa den migrazioa ere kontutan hartuz.

Hizkuntza Politikarako sailburordeak, Patxi Baztarrikak, “Euskararen kasua: oraina eta etorkizuna” titulua duen hitzaldia eskaini zuen atzo. Bertan, euskarak azken 32 urteetan bizi izan duen eboluzioaz hitz egin zuen, betiere Euskal Autonomia Erkidegoa oinarritzat harturik.

Gaur, ordea, Eusko Jaurlaritzako bi ordezkariek, Patxi Baztarrikak eta Jokin Azkuek, Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia den Valentín García Gómez-ekin bilera izan dute. Bileran, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren gainean Estatuak egindako betetze mailari dagokion txostenari buruz hitz egin dute.

Urriaren lehenbiziko astean, Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Kartaren Aditu Batzordearen kide batzuk Bilbora hurbilduko dira informazio gehiago eskuratzeko. Adituen Batzordeak Kartaren betetze mailaren laugarren jarraipen txostena osatuko du informazio honekin.

 

Gasteizen, 2014ko irailaren 25ean

2 iruzkin
  • @Poziktibity
    2014-09-29

    Comentario de Twitter:
    [EUS] Hizkuntza normalizazioaren kongresua Galizian, http://t.co/MqM3fA1CAZ

  • @Poziktibity
    2014-09-29

    Comentario de Twitter:
    [CAST] Congreso sobre normalización lingüística en Galicia, http://t.co/l1lQZFXKef

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)