Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Vincent Maraval banatzaile zinematografiko frantziarrak “Basque Country Gastronomiko” saria jaso du

2014.eko irailak 25

• Bittor Oroz sailburuordeak kalitateko produktuek euskal gastronomiak nazioartean duen arrakastaren lehengai gisa duten funtsezko zeregina nabarmendu du.

• Sariarekin aitortu egiten zaio zinemagile frantziarrari Euskadiko nekazaritzako elikagaien babesle gisa munduan egiten duen lana.

Atzo, Donostiako Zinemaldiaren aldi berean egindako jardueren baitan, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak “Basque Country Gastronomiko” saria eman zion Vincent Maraval banatzaile zinematografiko frantziarrari. Saria, Gipuzkoako Ostalaritzak eta HAZI Fundazioak elkarrekin garatutako Kalitatea proiektuaren baitan sartzen dena, zinemaren profesionalek “euskal kalitateko produktuak, gure gastronomiaren oinarri eta funtsa direnak, ezagutzera eman eta balioesteko” egiten duten lanari egiten zaion aitortza da.

Euskadiko gastronomiak kalitatea badu, gure nekazariek, abeltzainek, arrantzaleek eta beste batzuek hazi eta zaintzen dituzten produktu erabat bikainei esker da. Hori da gure sukaldaritzaren benetako oinarria, horri zor dio nazioartean duen ospea", hala esan zuen Bittor Orozek, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria eta Alfredo Valiente Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea ondoan zituela.

Sarian, eskultura bat eta Gipuzkoako hotel eta jatetxe batzuetarako zenbait gonbite ez ezik, euskal produkturik hoberenetako batzuk ere sartzen ziren, esaterako Arabako Errioxako ardoa, txakolina, Idiazabal artzain gaztak, piparrak, hegaluzea eta gozoak.

Sariduna: VICENT MARAVAL

Vincent Maraval erosketa eta banaketa zinematografikoaren alorrean munduan dagoen profesionalik garrantzitsuenetako bat da. 1999an Wild Bunch eratu zuen, salerosketarako nazioarteko konpainia bat, StudioCanalen sail bat gisa jarduten zuena. Vincentek talentu berriak identifikatzeko sekulako gaitasuna erakutsi du, eta horrez gain lorpen ugari izaten lagundu die beraien karrerak bultzatuta. Daraman argitalpen politika ezaguna da hainbat figura erakarri izanagatik, besteak beste, Michael Winterbottom, Ken Loach, Peter Mullan, Guillermo del Toro, Alexandre Aja, Hayao Miyazaki, Niñera Moretti, Lou Ye, James Gray, Woody Allen, Daren Aronofsky eta Zhang Yimou.

Bere lorpen profesionalez gain, Vincent Maraval ezaguna da gastronomiarekiko duen zaletasunagatik, bai eta jatetxe eta pintxo taberna ezagunak gomendatu eta Euskadiko nekazaritzako elikagaiak munduan bultzatzeagatik ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)