Berriak Osasuna
Eu

Herritarrek nahiz osasun profesionalek oso positiboki baloratzen dute errezeta elektronikoa; 26 milioi errezeta elektroniko egin dira dagoeneko

2014.eko urriak 01

«Errezeta elektronikoak edo e-rezetak aldaketa kultural eta soziala ekarri du, IKTak sartu baititu, eta, gainera, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako farmazia-politiketan mugarria markatu baitu». Hala mintzatu da Osasun Saileko Farmaziako zuzendari Iñaki Betolaza Osasun Batzordean. Berak eskatuta agertu da Batzordearen aurrean, errezeta elektronikoa abiaraztearen ebaluazioa aurkezteko –iazko abenduan amaitu zen ezarpena–.

«Kudeaketa-eredu berri honek –azaldu du– aukera eman du pazientearen segurtasun klinikoa handitzeko, farmazia-prestazioaren erosotasuna areagotzeko, kudeaketa eta eraginkortasun ekonomikoa hobetzeko eta euskal osasun-sistema modernizatu eta jasangarriago bihurtzeko».

Errezeta elektronikoak, baina, badu bestelako abantailarik: esaterako, tratamenduak berrikusi eta doitzea, batik bat iraupen luzekoak, eta, bestetik, etxeko botikinak eta sobran dauden botikak saihestea, botikak hilean behin biltzen direlako eta ez hiru hilean behin.

Horrek dakarren antolamendu- eta teknologia-konplexutasun handia nabarmendu du, gainera, Iñaki Betolazak. Horrek ahalegin handia eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari eta prozesuan parte hartzen duten gainerako agenteei: Osakidetza, Osasun Saila, Eusko Jaurlaritzako Informatika Sozietatea (EJIE), Izenpe sozietatea (sinadura elektronikoko zerbitzuak ematen ditu), farmazialarien hiru elkargo ofizialak eta EAEko 851 farmazia-bulegoak. Lankidetza honi eta talde-lanari esker, herritarrek eta profesionalek oso balorazio ona egin diote e-rezetari. Hala, herritarren % 91k uste dute errezeta elektronikoak ondo edo oso ondo funtzionatzen duela, Osasun Sailak egindako eta ekaineko euskal soziometroak berretsitako galdeketaren arabera. Osasun-profesionalak ere iritzi berekoak dira.

Gainera, Farmaziako zuzendariak nabarmendu du sistema moderno eta eraginkorra izatez gain, sistema segurua dela, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan funtzionatzen duena.

Horrez gain, eskerrak eman dizkie errezeta elektronikoa kudeatzeko sistemarekin lan egiten duten ia 9.000 pertsonei (5.061 Osakidetzako mediku-profesional eta 3.672 farmazietako langile), botikak agindu eta emateko eredu berrira egokitzeko prest egoteagatik.

Iazko apirilean abiarazi zenetik atzora arte (alegia, irailaren 30era arte), 26.086.245 errezeta elektroniko egin dira. Horrek esan nahi du e-rezetaren sisteman egin diren agindu guztien % 96,39 elektronikoak direla. Egunero 95.000 errezeta elektroniko banatzen dira.

Datuekin jarraituz, urtea hasi zenetik, 21.624.676 errezeta elektroniko banatu dira. Hau izan da lurraldearen araberako banaketa: % 13,63 Araban, % 53,81 Bizkaian eta % 32,56 Gipuzkoan.

Azkenik, Iñaki Betolazak aitortu duenez, «gertakariak egon izan dira aldian aldian kudeaketa operatiboan, baina horiek azpiegituraren akats fisikoengatik izan dira, ez sistemaren funtzionamenduarenak, eta zerbitzu guztiaren % 0,35 bestetik ez dira izan».

 

 Vitoria-Gasteizen, 2014ko urriaren 1ean

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    La receta electrónica (+ de 26 millones de dispensaciones) valorada muy positivamente por ciudadanía y sanitarios http://t.co/l1L1wOOOGU

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)