Berriak Osasuna

Gripearen aurkako txertoaren 2014ko kanpaina hasi da

2014.eko irailak 26

Osasuneko sailburu Jon Darpónek gripearen aurkako txertoaren 2014ko kanpaina aurkeztu du gaur goizean. Sailburuak gogorarazi du txertoa gaixotasun honi aurre egiteko prebentzio-neurri eraginkorrena (% 80ko eraginkortasuna) dela. Gaixotasuna ez da berez arriskutsua, baina zailtasun larriak sor diezazkioke arrisku-populazioari. Darpónek txertoa jartzeko garrantzia nabarmendu du.

ARRISKU POPULAZIOA



Sailburuak zehaztu du txertoa 60 urtetik gorakoentzako eta gaixotasun kronikoak (diabetesa, arnas-arazoak, arazo kardiakoak, eta abar) dituztenentzako dela. Aurten, gainera, arreta berezia jarriko zaie haurdun dauden emakumeei.  Medikuntzako profesionalak ere talde horretan egongo lirateke.

NON ETA NOIZ

Kanpaina irailaren 29an hasiko da, eta azaroaren 30ean amaitu, eta osasun-zentro eta anbulatorioetan jarriko dituzte txertoak. Aurten, gainera, arrisku-taldeko pertsona gehiagori txertoa jartzeko neurriak abiaraziko dira; esaterako, osasun-aholkua, profesionalak txertatzeko plan korporatibo berria eta xede-populazioari kanpainaren erdialdera gogorarazpena egitea (eskutitzak, telefono-deiak...). 

Datu gehigarri gisa, sailburuak jakinarazi du 380.000 txerto eskatu direla eta gehiago ere eska daitezkeela. Horrek, bada, 1,2 milioi euroko kostua izan du.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    Hoy comienza la Campaña de Vacunacion Antigripal http://t.co/PqJCShJ9VY

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)