Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko Jaurlaritzak etxe hutsak alokatzeko programaren funtzionamendua bizkortu du

2014.eko irailak 24

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak aldatu egin du titulartasun pribatuko etxebizitza hutsak alokatzeko ASAP programan sartzeko modua, esleitzeko epeak murrizteko eta erakargarriagoa izan dadin, bai etxe hutsen jabeentzat, bai etorkizuneko maizterrentzat.

 

2014ko urriaren 1etik aurrera, Etxebideko erregistroan alokairuko etxebizitza-eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonek eskaera Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza publikoaren zerbitzuaren webgunearen bidez egin ahal izango dute, edo bestela, agente laguntzaileen sarera joz. Interneteko orriak aldian-aldian jakinaraziko du eskuragarri dauden etxebizitzen zerrenda, horien kokapenari,higiezinaren ezaugarri nagusiei eta gehieneko errentei buruzko informazioa emanda, besteak beste.

Errentatzailearen eta errentariaren arteko bitartekaria izateaz gain, etxebizitza alokairuan jarri nahi duten pertsonen etxebizitza hutsak lortzeaz ere arduratuko da agente laguntzaileen sarea. Aipatutako agente horiekin adostu ditu Jaurlaritzak egin beharreko aldaketak, halaber. Etxebizitza alokairuan jarri nahi duten pertsona horientzat, programaren abantaila nagusia da Eusko Jaurlaritza arduratzen dela errentak kobratzeaz, defentsa juridikoaz zein kalteak konpontzeaz. Hain zuzen, kalteei dagokienez, gertakari horiek estaltzeko beharrezko aseguru-polizak kontratatzen ditu Jaurlaritzak (edukitzailea, 50.000 euro lehen arriskuan; edukia, 10.000 euro, eta erantzukizun zibila, 180.000 euro).

Maizterrentzako abantaila nagusia, berriz, hauxe da: Eusko Jaurlaritzak alokairuen gehieneko errentak ezartzen ditu, sarrera haztatuen % 30 gehienez. Programarekin bat egin nahi dutenek 12.000 eta 39.000 euro arteko urteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu behar dituzte. Errentamendu-kontratua gauzatzen dutenean ere justifikatu behar dituzte betekizun horiek.

ASAP programako etxebizitzentzat hileko honako errenta hauek ezarriko dira gehienez, etxebizitzaren kokapenaren arabera:

Errenta handiena

Udalerriak

650 euro

Donostia

600 euro

Bilbo eta Vitoria-Gasteiz

550 euro

Araba: Laudio

Bizkaia: Zornotza, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Mungia, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Sopela.

Gipuzkoa: Andoain, Arrasate, Astigarraga, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Tolosa eta Zarautz.

475 euro

Araba: Agurain, Amurrio eta Oion.

Bizkaia: Abadiño, Abanto eta Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Bakio, Balmaseda, Barrika, Berriz, Derio, Elorrio, Etxebarri, Gorliz, Gueñes, Igorre, Iurreta, Larrabetzu, Lekeitio, Lemoa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Urduña, Ortuella, Plentzia, Sondika, Ugao-Miraballes, Urduliz, Trapagaran, Zaldibar, Zalla, Zamudio, Zaratamo, Zeberio, Zierbena, Ziortza-Bolibar.

Gipuzkoa: Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Elgoibar, Eskoriatza, Getaria, Ibarra, Lazkao, Legazpi, Oñati, Ordizia, Orio, Soraluze, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona, Zestoa, Zizurkil, Zumaia, Zumarraga.

400 euro

Gainerako udalerriak

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EGI_Barakaldo
    2014.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco agiliza el funcionamiento del programa de alquiler de vivienda vacía http://t.co/7ldqtKZu9f

  • @NekaneGartzia95
    2014.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco agiliza el funcionamiento del programa de alquiler de vivienda vacía http://t.co/jVbU2wXHIV

  • @pnvbarakaldo
    2014.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco agiliza el funcionamiento del programa de alquiler de vivienda vacía http://t.co/uYMZAvAnjb

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)