Berriak
Eu

Jaurlaritzak Biktimen Parte-hartzerako Euskal Kontseiluari biktimen arretarako ekimenen txostena eman dio

2014.eko irailak 24
  • Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak biktimen arretarako abian dituen 15 jarduerak bildu dira txostenean.
  • Jardueron helburua egian, justizian eta erreparazioan sakontzea da.

Eusko Jaurlaritzak Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluari «Biktimen arloko politiken eta ekimenen kudeaketa-txostena. Zentzu-batasuna duten hamabost jardunbide aldibereko» txostena eman dio. Txostenean zehazten dira Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak –Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez– terrorismoaren biktimen, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen arloetan abiarazitako politika publikoak. Gai horietako politika publikoekin konprometituta dago Eusko Jaurlaritza. Konpromiso egonkor eta etengabea da, lehenagoko legegintzaldietan bezala.

Biktimen arloko nazioarteko eta bertako arau-esparrua jasotzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak politikok gauzatzeko erabilitako irizpideak azaltzen dira:
   - Biktimak banaka aztertu behar dira. Horrenbestez, EJk arreta berezia eskainiko dio pertsonalizazioari eta biktimizazio berriak ekiditeari.

   - Errespetua merezi dute biktima eta inguruabar kriminologiko guztiek, bazterketarik, konparaziorik eta berdintzerik gabe.

Txostenean azalduta dago Eusko Jaurlaritzak arlo horietan zer helburu duen: biktimen egia-, justizia- eta erreparazio-eskubideak gauzatzea ahalbidetzea.

Egia. Giza eskubideen urraketen gaineko egia azaleratzera beharrezko baliabideak bideratzea eta biktimei urraketen eta erreparazio-mekanismoen gaineko informazioa eskuratzen laguntzea. Jarduteko ildoak:

  • Gertatutakoa ikertzeko, argitzeko, ezagutarazteko eta aitortzeko proiektuak eta prozesuak sustatzea.
  • Iraganari buruzko memoria kritiko eta demokratikoa adostera bideratutako proiektuak sustatzea.

Justizia. Biktimei laguntza egokia eskaintzea, justiziarako sarbidea berdintasunezkoa eta eraginkorra izan dadin, hala nola prozedura bidezko eta inpartziala izateko eskubidea gauzatu ahal izateko. Jarduteko ildoak:

  • Biktimak justiziarako sarbidean laguntzeko eta babesteko zerbitzuei eustea.
  • Ebatzi gabeko giza eskubideen urraketak zertan diren ikertzeko eta argitzeko azterlanak egitea.

Erreparazioa. Kasuan kasuko urraketaren araberako erreparazio egoki eta proportzionala eskaintzea. Hau da, edukiz bete behar dira leheneratzeko, erreparatzeko, birgaitzeko, gogobetetzeko eta ez errepikatzea bermatzeko kontzeptuak aintzat hartu behar dira.  Jarduteko ildoak:

  • Terrorismoaren biktimen laguntza, babes eta erreparazio programei eustea.
  • Biktimen laguntza, babes eta erreparazio programak osatzea, egungo legediak babesgabeko egoeran utzi dituenei dagokienez.

HONAKO JARDUERA HAUEK EGITEA AURREIKUSI DA:

Jarraitutasun-jarduerak.

1. Terrorismoaren biktimei laguntzearen eta laguntzak kudeatzearen ekainaren 19ko 4/2008 Legea eta azaroaren 9ko 290/2010 Dekretua.

  • Kalte materialen, ikasteko laguntza psikologikoaren, lan arloko laguntzaren eta etxebizitza-laguntzen espedienteak izapidetzea.

2. 29/2011 Legean eta 671/2013 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera, Espainiako gobernuak terrorismoaren biktimei emandako laguntzen kudeaketan laguntzea.

  • Kalte-ordainen osagarrien eskaerak izapidetzea Barne Ministerioaren aurrean.
  • Barne Ministerioak GALen eta antzeko talde terroristen biktimei laguntza osagarri horiek ukatu izana salatzea eta gaiaren gaineko irizpen juridikoa –IVAC-KREIri agindutakoa– osatzea.

3. Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua.

  • Bost bilera egin dira legegintzaldi honetan, terrorismoaren biktimen partaidetza bideratzeko organoari dagokionez.

4. Aldian behin bilerak egin ditu terrorismoaren biktimekin (Espainiakoekin eta Euskadikoekin).

5. Terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea sustatzeko proiektuak eta elkarteak diruz laguntzeko urteroko deialdiak egitea eta diru-laguntza izendunak ematea (6. jarduera) (2014an, 423.800 euro).

7. EHUrekin lankidetza-proiektua gauzatzea, Bizipen traumatikoen biktimen arretarako teknikariaren graduondoko titulua eman ahal izateko beharrezko ikerlanak egiteko.

8. 1960 eta 1978 artean motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen biktimen Balorazio Batzordea sustatzea eta koordinatzea.

9. 1978tik gaur arteko motibazio politikoko indarkeria-egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen biktimen errekonozimendurako Dekretua ontzea.

10. Memoriaren mapa burutzea. Eusko Jaurlaritzaren agiria, udalei bidalitakoa, hainbat gomendio, iradokizun eta irizpide praktiko jasotzen dituena, memoria-ekintzak gauzatzeko eta bultzatzeko toki mailan.

Jarduera hasiberriak:

11. Adi-adian modulua, biktimen lekukotzak ikasgeletara eramatearena. Helburua da, biktimen testigantza hauekin elkartasun, enpatia eta giza duintasunean oinarritutako hezkuntza-bizipenak izatea. 2013-2014 ikasturtean hezkuntza sareari aurkeztu zaio.

12.  Gertu programa, biktimen arreta pertsonalizatuarena eta beren lekukotzen grabaketen bidezko partaidetzarena.

13.  Ekimen berriak aztertzeko programa. Biktimak harremanetan jartzeko eta elkar ezagutzeko ekimenak, bizitza berreraikitzeko prozesu pertsonalak partekatu eta memoriaren eta bizikidetzaren eraikuntzari buruz hitz egiteko.

14. Memoriaren arloko erakundeen sorrera bultzatzea.

  • Espainiako gobernuari laguntzea Terrorismoaren Biktimen Memorialaren proiektuan.
  • Memoriaren Institutua.

15. 1960 eta 2014 artean erakunde terroristek gauzatutako hilketen auzibideari buruzko txostena. Bake eta Bizikidetzarako Idazkazkaritza Nagusiak aditu talde bati eskatu zion txostena egiteko, hildakoak eragin zituzten atentatu kasuen egoera judiziala zein den eta hauen trataera nolakoa den ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritza biktimen arloan garatzen ari den politika publikoei buruzko txostena Eusko Legebiltzarrera bidali da aldi berean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)