Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen aurkako inkonstituzionaltasun helegitea ez aurkeztea ekarriko duen bitariko ituna argitaratu dute gaur EHAA-n eta BOE-n

2014.eko irailak 24

• Euskadi-Estatua Bitariko Batzordean sei hilabetez negoziatzen aritu ondoren lortu dute ituna. Hainbat artikuluren interpretazioa argitzen du Euskadik ingurumenaren arloan duen eskumenari eusteko.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen aurkako inkonstituzionaltasun-helegitea ez aurkeztea ekarriko duen Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako gobernuaren arteko bitariko ituna argitaratu dute gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Espainiako Aldizkari Ofizialean.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Ogasun eta Herri Administrazioko ministro Cristóbal Montorok sinatu dute ituna. Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen barruan izandako negozioaren emaitza izan da.

Lehenik, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak 49. eta 50. artikuluen interpretazioa adostu dute. Hala, Euskadik parte hartuko du Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak egiten dituen mugaz gaindiko kontsultetan, baldin eta Euskadik gauzatutako jarduera batek hirugarren estatu bati eragiten badio edo hirugarren estatu baten ekintza batek Euskadin eragina baldin badu. Ingurumena Ebaluatzeari buruzko Legearen jatorrizko testuan, autonomia erkidegoen partaidetza mugatua zen kasu hauetan. Akordioaren ondorioz, Kanpo Gaietarako eta Lankidetzarako Ministerioak lankidetzan aritu beharko du, Euskadiri esleitutako eskumenei ez eragiteko.

Gainera, Eusko Jaurlaritzaren arabera, garrantzitsua da Espainiako Gobernuak, Legearen 4. artikuluan, zehaztu dezala Ingurumen Gaietarako Biltzarra kontsultarako, lankidetzarako eta informazioa trukatzeko erakundea dela. Izan ere, Espainiako legearen helburua autonomia erkidegoetan legedia aldaketak egiteko gaitasuna ematea zen.

Azkenik, argi utzi dute urtebeteko epean beren araudia Espainiakora egokitzen ez duten autonomia-erkidegoei ezingo zaiela lehentasun-klausula aplikatu. Espainiako Gobernuak Ingurumena Ebaluatzeari buruzko Legea indarrean jarri eta urtebeteko epean autonomiaren legedia estatukora egokitzen ez zuten erkidegoetan Espainiakoa aplikatzea nahi zuen.

BEDERATZI AKORDIO LEGEGINTZALDI HONETAN

Bitariko batzordearen barruan lortutako bederatzigarren ituna da –osoak edo partzialak–, eta arlo hauetan eskumenak zapaltzeagatik Konstituzio Auzitegiaren aurreko helegiterik ez aurkeztea ekarri dute: Hezkuntzaren arloko gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriei buruzko 14/2012 Errege Lege Dekretua. (Akordio partziala), Osasunari buruzko 16/2012 Errege Lege Dekretua. (Akordio partziala), Transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Euskadiko Legea, Kiroleko dopinaren aurkako Euskadiko Legea, Euskadiko Aurrezki Kutxen Legea, 2/2013 Legea, maiatzaren 29koa, itsasbazterraren babes eta erabilera jasangarriari buruzkoa eta uztailaren 28ko Kostaldeei buruzko 22/1988 Legea aldatzen duena, 8/2013 Legea, ekainaren 26koa, hirien birgaitze, biziberritze eta berrikuntzari buruzkoa, eta 20/2013 Legea, abenduaren 9koa, Merkatu Batasuna bermatzekoa.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @apariciosan
    2015.eko martxoak 03

    Comentario de Twitter:
    @eduardovirgala también, pero la noticia institucional es esta http://t.co/cu5DXqll5M y solo cita la prevalencia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)