Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, Huhezi Koop. Elkarteari diru-laguntza zuzena, euskal ondare ez-materialaren aberastasunari buruzko hainbat ikerketa eta zabaltze-ekintza finantzatzeko dena. (2014-09-23(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko irailak 23

LABURPENA

HUHEZIRI DIRU-LAGUNTZA, EUSKAL ONDARE EZ MATERIALAREN ABERASTASUNARI BURUZKO IKERKETA ETA ZABALKUNDEA FINANTZATZEKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, HUHEZI Koop. Elkarteari (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateari) 15.000 euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du, 2014 urtean euskal ondare ez-materialaren aberastasunari buruzko ikerketak eta zabalkunde lanak finantza ditzan.

Diruz lagunduko diren jarduerak, zehatzago, honako hauek dira: euskal ondare ez-materialaren zabalkunderako bide posibleak aztertzea batetik, eta aberastasun horren adierazpenetako bat den dantza tradizionalaz ikus-entzunezko lan bat burutzea, bestetik. Guztia, Goikolab irudi-laborategiko ikasleen ikasketa amaierako proiektuaren barnean.

Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango zaio onuradunari, horren justifikazioa aurkeztu ondoren. Justifikaziorako, faktura originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, burututako jardueren memoriarekin batera. Guztia, 2014ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau