Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Goi mailako irakaskuntza eta ikerketa, lehentasunezkoak Eusko Jaurlaritzarentzat hezkuntza alorrean

2009.eko irailak 30

Lópezek EHUko ikasturteari hasiera ofiziala emateko ekitaldian hartu zuen parte Donostiako Miramar Jauregian

Patxi López lehendakariak baieztatu du "gure etorkizuna bermatzeko ez dagoela inbertsio hoberik, ez tresna hoberik, ez lanabesik, Hezkuntza baino"; izan ere, hezkuntzak bakarrik bermatzen du erabateko herritartasuna eta aukera berdintasuna".Ekonomiaren egoera zaila izan arren, Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo dio goi mailako irakaskuntzaren eta ikerketaren aldeko apustuari, "lehentasunezkoak" baitira biak Gasteizko Gobernuarentzat. Izan ere, horiek biak "indartzeak" ekonomian eta gizartean behar dugun aldaketa bermatzea" dakar, esan du Patxi Lopez lehendakariak.

Printzipio adierazpen hori Donostiako Miramar Jauregian egin du Lópezek, Euskal Herriko Unibertsitateko 2009-10 ikasturteari hasiera ofiziala emateko ekitaldian. Ekitaldi horretan Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea ere izan ziren, esparru akademikoko beste pertsona batzuen artean.

Lehendakaria guztiz ziur dago "gure etorkizuna bermatzeko ez dagoela inbertsio hoberik, ez tresna hoberik, ez lanabesik, Hezkuntza baino"; izan ere, hezkuntzak bakarrik "bermatzen du erabateko herritartasuna eta aukera berdintasuna", gehitu du. Bere hitzaldian Lópezek azpimarratu du unibertsitateak "erantzukizuna" duela gure ekonomian; izan ere, "hezkuntzak, berrikuntzak eta ikerketak baino ez digute bermatzen mundu globalizatuan lehiatzen jarraitu ahal izatea" eta gure produktuek "merkatuak bereganatzeko behar duten balio erantsia" lortzea, esan du Lópezek, gizarte garatuek "gero eta inguru globalizatuagoan" lehiatzeko unibertsitate ikerketaren esku hartzea beharrezko dutela nabarmendu baino lehen.

Lópezek unibertsitateen egitekoa definitzerakoan "gogoeta talaiatzat" hartu ditu. Unibertsitateek "gure gizarte bizitza normalizatzeko gauza" diren pertsonak trebatu behar dituzte, "nor garen eta nolakoak izan nahi dugun argitzeko begirada luzea" eskaintzen diguten pertsonak, "iragana desmitifikatu eta iraganetik ikasi eta askatasunean etorkizun integratzaileagoa eraikitzeko". "Unibertsitateak gaitasun kritikoa duten herritar libreak hezi behar ditu", gaineratu du.

Parte hartze handiagoa I+G+Bn

Etorkizunari begira, Lópezek nabarmendu du behar-beharrezkoa dela EHUk "parte hartze handiagoa izatea" I+G+Bren alorrean, "gizarteak dituen erronka nagusietan aurrera egin dezagun". Ildo horretan sartu du bere Gobernuak Euskadin "I+G+B jardueretan egiten diren ahaleginak bateratzeko" eta "bikoiztasuna eta eraginkortasun eza saihesteko" burutuko duen asmo handiko proiektua. Datorren urtean hasiko da gauzatzen proiektu handi hori, 2010-2014 Unibertsitate Plana negoziatzerakoan; hor "adostu beharko dituzte helburuak" Jaurlaritzak eta EHUk "ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari