Berriak
Eu

URAk Basauriko Bridgestone Zubiaren ordezkatze lanetan dihardu.

2014.eko irailak 23

URA-Uraren Euskal Agentziak —Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikita– Bridgestone (Firestone) zubiaren ordezkatze lanetan dihardu Urbin, Basaurin. URAko zuzendari Iñigo Ansolak azaldu duenez “Egungo zubia — hormigoi armatuzko taula bat daukana eta ibaiaren erdian pilare bat ur askoko sasoietan ura laminaren handitze gehigarria sortzen duena— asteazken honetan eraitsiko da, irailaren 24ean. Zubi hori bao bakarreko beste batengatik aldatuko da, ibilguan zutaberik behar izango ez duena eta 41,10m-ko luzerakoa”.

Eraikiko den zubi berriaren diseinuak ur-hustuketarako ahalmena nabarmen handituko du puntu horretan. Hartara, ur emari kopuru esanguratsuen joana ahalbidetuko du, egungo zubiak sortarazten dituen ur laminaren hazkunde gehigarriak saihestuz.

Ansolak adierazi duenez “lan hauek Nerbioi eta Ibaizabal ibaien bideratze proiektuaren bigarren fasearen barne kokatzen dira; hain zuzen ere Urbi-Bengoetxe tartean egiten ari direnak. 1.570m-ko luzerako tarte batean. II. Fase honen lanak, orotara, 6.5 miloi euroko aurrekontua dute eta 20 hilabeteko betetze-epea (2015ko azken hiruhilabetea).”

URAko zuzendariak jakinarazi duenez “Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek egoera larriak bizi izan dituzte bere gabezia hidraulikoengatik eta beharrezkoa duena baino urriagoa den hustuketa ahalmenarengatik”. Ana Oregi Sailburuak azpimarratu duenez “Erraz antzeman daiteke bere ibarrak okupatuak izan direla, eta mehartua geratu dela hirigintzak zituen uneko beharrei erantzuteko, baina ibaiak hazteko behar duen gunea aurreikusi gabe. Ondorioz gune horretan ohikoak izan diren uholdeak sortarazi dira, proiektu honek nabarmen murrizten saiatzen dena”.

Lan hau Administrazio Hidraulikoak aurretik egindako azterlan eta ikerketetan oinarritu zen, eta, horrekin batera, udaletan edo bi ibaiertzen inguruko enpresetan bildutako informazioan edo hainbat kanpaina topografiko eta geoteknikoetan. Halaber, ibilguaren egoeraren ikerketa hidrauliko bat egin da bere hustuketa ahalmena zehazteko eta neurtu ahal izateko oztopoek ur laminetan duten eragina.

Azterlana egin eta gero, hiru fasetan banatu zen proiektu hau: Bolueta-Urbi atala (2014ko lehenengo seihilabetean bukatu zen), Urbi-Bengoetxe atala (egiten ari garena) eta Bengoetxe Torrezabal atala (egiteke). Bridgestone (Firestone. Zubiaren ordezkatze lanen bigarren fase horren barne beste ekimen batzuk daude: Urbiko presa txikiaren eraispena, urte honen hasieran egin zena; Urbi zubiaren ordezkapena; eta ingurumenaren berreskurapenerako ekimenak. Azkenik, Bideratze proiektuak barne hartzen du honako hauek birjartzea: gaur egungo bide-zorrak, bideak, igarobideak edo eraginda gerta litekeen beste edozein zerbitzu, eta, orokorrean, behar diren obra lagungarri eta osagarri guztiak. Ez bakarrik funtzio hidrauliko nagusia bermatzeko, baita lurralde antolakuntzan eragin dezaketenak eta ingurumen-inpaktua txikitzeko balioko dutenak ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)