Berriak
Eu

Ekuadorreko erakundeetako ordezkariak Euskadin dira bisitan, garapen jasangarrirako erreferente hartuta

2014.eko irailak 24

Lankidetzarako garapenaren eta lurralde-plangintzaren alorreko Ekuadorreko erakundeetako ordezkariak Euskadin izan dira aste honetan, Innovation Sustainable Territorial Partnerships (I-Steps) ekimenaren barruan etorrita. Bertako zati dira Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bilboko Udala, Milango Udala eta Bartzelonakoa.

Ekuadorreko Gobernuak eta Garapenerako Nazio Batuen Programak lagunduta, Esmeraldas eskualdeko Lurralde Gobernua, El Carchi-ko Lurralde Gobernua, eta Cuencako Udal Gobernua, beren herrialdeko ekonomiaren ekoizpen-sektorea eraldatzeko lanean ari dira, ekonomia dibertsifikatua, eko-eraginkorra eta balio erantsi handiagoa duena lortzeko, hain justu, jakintza eta aberastasunaren banaketa aintzat hartuta. Hori dela-eta etorri dira bisitan Euskadira.

Hala, Ekuadorreko ordezkariek bertatik bertara ezagutu dute Europako hainbat inguruk izandako bilakabidea, horien artean, Euskadi eta Bilbo, baita arrakastarako funtsezkoak izan diren elementuak ere (soziala, politikoak, ekonomikoak, kulturalak, eta abar). Ekuadorrek erreferentziako toki gisa du Euskadi garapen jasangarriaren eta lurralde-eraldaketaren alorrean.

Helburu horrekin, astelehenetik asteazkenera bitartean, Ekuadorreko hainbat erakundetako ordezkariak Euskadin izan dira honako hauekin elkartzeko: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailburuordetza (Arkauteko Itsasmendikoi), CICTOURGUNE, Bizkaiko Teknologia Parkea eta URA (Urdaibaiko Madariaga dorretxea bisitatuko dute). Era berean, Bilboko Udalarekin ere elkartu dira.

Hauek dira Ekuadorretik etorritako ordezkariak:

  1. Guillermo Herrera, El Carchiko Probintzia Gobernuko prefeta.
  2. Nel Pimentel, Esmeraldaseko Probintzia Gobernua, Nazioarteko Lankidetzarako zuzendaria
  3. Ivan Granda, zinegotzia, Cuenca Udalerria.
  4. Andrés Cisneros, SENPLADES – Plangintzarako eta Garapenerako Idazkaritza Nagusia, Lehiarako eta Estatuko Lurralde Antolaketarako Zuzendaritzako analista.
  5. Sergio Chacón, CONGOPEko presidenteordea – Ekuadorreko Probintzia Gobernu Autonomoen Partzuergoa.
  6. Juan Carlos Parra, Presidenteordetza, aholkularia.
  7. Washington Avalos, El Carchiko Probintzia Gobernua, Ekoizpen Sustapenerako zuzendaria
  8. Cecibel Hernández, Esmeraldaseko Probintzia Gobernua, Ekoizpen Sustapenerako zuzendaria
  9. Jofre Noboa, Esmeraldaseko Probintzia Gobernua, Kanpo Harremanetarako zuzendaria
  10. Montserrat Tello, zinegotzia, Cuenca Udalerria.
  11. Sergio Novás, ART/PNUD Ekuador, koordinatzailea.
2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bilbaometropoli
    2014.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    La delegación de #Ecuador que recibibimos el martes, acude al Gobierno Vasco http://t.co/L0M9PpvMNC vía @Irekia

  • @bilbaometropoli
    2014.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    Representantes institucionales de Ecuador visitan Euskadi como referente de desarrollo sostenible http://t.co/QMPjDRphhx

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)