
Klima-aldaketaren kontrako estrategian eskualdeko gobernuek duten eginkizuna nabarmendu du Oregi´k
-
- New Yorkeko nazioarteko goi-bilera, Ban Ki-Moon buru dela
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi gertutik jarraitzen ari da New Yorken egiten ari diren klimari buruzko goi-bilera. Horri dagokionez, nabarmendu du «gobernu eskualdeetakoak duela urte batzuetatik saretan biltzen eta lan egiten» ari direla «klima-aldaketa prebenitzeko, arintzeko eta horretara egokitzeko neurriak hartzeko orduan haien ahotsa entzun» dadin, eta «hori ikusiko da gaur New Yorkeko gailurrean edo, hilabete batzuen buruan, Limako hitzorduan, baita 2015 amaieran Parisen egingo den topaketan ere».
Oregik gogora ekarri duenez, Euskadi kide sortzailea izan zen eta modu aktiboan parte hartzen du garapen jasangarriaren aldeko eskualdeetako gobernuen sarean; Urkullu lehendakaria, halaber, The Climate Group taldeko Europako ataleko presidentea da. Horren bidez klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren erronkentzat prestatzen ari gara.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren iritziz, «gaur New Yorken sinatuko duten ituna (berotegi-efektuko gasen urteko ebaluazioan eta zenbaketan estatuek, eskualdeek eta herrialdeek parte hartzea jasotzen du) garrantzitsua da eskualdeetako gobernuen garrantzia nabarmentzen baitu, eta Euskadik hori defendatu du toki-ekintzaren bidez eta ikuspegi hurbil eta global bat hartuz ditugun erronka globalen aurrean».
Ander Caballero Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa hartzen ari da parte New Yorkeko goi-bileran. Estatuen eta eskualdeen Ituna Ban Ki-Moon idazkari nagusia buru dela klimari buruz egiten ari diren NBEren goi-bileran iragarritako bederatzi konpromisoetako bat da, eta karbono gutxiko mundua lortzeko ekinbidea bateratzea du xede. Itunaren sinatzaileen artean daude eragin handiko estatu eta eskualde mailako gobernu-koalizioetako hiru: The Climate Group, Estatu eta Eskualdeetako Aliantza, nrg4SD eta CDPrekin elkartutako R20 taldea. Mundu osoko estatu eta eskualde mailako gobernuen konpromiso klimatikoaren urteko balantzea emateko konpromisoa hartu dute, konpromiso horien betetze-maila zehaztuz.
Berotegi Efektuko Gasak urtero aztertzeak eskualde eta estatu mailako gobernu parte-hartzaileen helburuak bateratzea ahalbidetuko du; izan ere, urtero argitaratuko ditu bere datuak, helburuak zein mailatan bete dituen ikusteko. Gainera, horrek guztiak eskualdeen artean alderaketak egitea ahalbidetuko du.
Kronologia
2014/09: Klimari buruzko NBEren goi-bileran Ituna iragartzea2014/10: Gobernu kideak kanpainarekin bat egiteko epea hastea
2015/01: Gobernu parte-hartzaileak informatzeko prozesua hastea
2015/12: Hasierako ebaluazioa aurkeztuko da COP21en
-
2014-09-24
Y los gobiernos locales tambien, iniciativas como éstas contribuyen de forma importante y multibenéfica en la adecuación y mitigación de los efectos del cambio climático http://www.construction21.org/espana/community/pg/pages/view/8091
-
2014-09-24
Comentario de Twitter:
[EUS] Klima-aldaketaren kontrako estrategian eskualdeko gobernuek duten eginkizuna nabarmendu du Oregi-k, http://t.co/3AX1ahTOKR -
2014-09-24
Comentario de Twitter:
[CAST] Oregi destaca el papel de los gobiernos regionales en la estrategia contra el cambio climático, http://t.co/FOMkEP1WtR -
2014-09-24
Comentario de Twitter:
RT @nirea_akordioa: [CAST] Oregi destaca el papel de los gobiernos regionales en la estrategia contra el cambio climático, http://t.co/FOMk… -
2014-09-23
Comentario de Twitter:
Irekia - Klima-aldaketaren kontrako estrategian eskualdeko gobernuek... http://t.co/nnTDRpDK2Y