Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza lau unitate didaktiko berri diseinatzen ari da, mugikortasun segurua eta jasangarria lantzeko Eskola Agenda 21ean

2014.eko irailak 22

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleak dira materialaren hartzaileak

Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza mugikortasun seguru eta jasangarriko lau unitate didaktiko berri diseinatu ditu, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle eta ikasleek Eskola Agenda 21en mugikortasun-ardatza landu dezaten jasangarritasunaren ikuspegitik, baina baita segurtasunaren ikuspegitik ere.
 

«Hezkuntza-material berri hau Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren prebentzioko hezkuntza-ereduaren parte da, eta trafiko-istripuak prebenitzen lagundu nahi du, eta, gainera, irakasleak eta ikasleak segurtasun-esparruko bizikidetza- eta errespetu-kontzientzia batean inplikatzea», adierazi du Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevo.

«Haurren hiria», «Bizikletaz», «Mugikortasun jasangarri, seguru eta osasungarria» eta «Mugikortasuna bi gurpilen gainean» dira unitateen izenak. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek eskura izango dituzte unitateok, www.trafikoa.net webgunearen bitartez («Hezkuntza» eremua, «Baliabideen katalogoa»ren barruan) eta http://trafikoa.bidehezkuntza.org/ helbidean.

Material didaktiko honekin trafikoaren areagotzeari eta autoen inbasioari buruz hausnartu nahi da, bai eta hirien antolamendu berri bat planteatu ere, oinezkoen, txirrindularien eta garraiobide publikoen erabiltzaileen mesedetan. Ikuspegi horrekin, gainera, bizikleta sustatu nahi da garraiobide seguru eta jasangarri gisa, eta bizikleten eta ingurunearen beharrezko bizikidetzari heldu nahi zaio. Eta ingurune horren barruan, oinezkoekin. Aldi berean, txirrindularien taldearen kontzientzia, beren zaurgarritasuna eta autobabeseko beharrezko neurriak sustatu nahi dira.

Heriotza guztien artean trafiko-istripuetan hil diren pertsonen pisu eta posizioari buruzko datu estatistikoen arabera, adin-taldeen arabera, ikus daiteke Euskadin 2000tik 2011ra hil diren 20 urtetik beherakoen artean, % 34,2 trafiko-istripuan zendu direla. Hortaz, adin-talde horretan, lehen heriotza-kausa dira trafiko-istripuak. Gainera, 20 eta 29 urte artekoen heriotzen % 30,6 trafiko-istripuengatik izan ziren. Talde horretan ere, lehen heriotza-kausa dira. Are gehiago, 30 eta 39 urte artekoen taldean, trafiko-istripuak % 10,8 dira; beraz, bigarren heriotza-kausa dira talde horretan. 40 urtetik aurrera, istripuek pisua galtzen dute heriotzei dagokienez, eta, beraz, heriotza-kausaren barruan duten posizioari dagokionez ere.

«Garrantzitsua da haurrak eta nerabeak bide-segurtasunean, eta oinezko, txirrindulari, motorzale, automobilista edo garraio publikoaren erabiltzaile gisa ditugun balio, eskubide eta betebeharretan heztea, trafiko-istripuak saihesteko, edo, gutxienez, murrizteko», adierazi du Trafikoaren euskal arduradunak.

Unitate didaktiko berri hauez gain, Trafiko Zuzendaritzak beste batzuk ere osatu ditu aurrez, ikasgeletan aplikatzeko. Horiek, bada, aurreko atal beren aurki daitezke, helbide hauetan: ww w.trafikoa.net eta www.trafikoa.bidehezkuntza.org. Berriki argitaratu diren materialetan, Zuzendaritzaren eredua sustatu da; alegia, mugikortasuna ikasgeletan jorratzea, herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza, hezkuntza etiko-zibikoa eta beste arlo batzuetako zeregin espezifiko gisa, bai eta curriculum-arlo ezberdinen barruko zeharkako eduki gisa ere.

2013tik 2014ra, sortutako materialak bi kategoriatan sailka daitezke:

  • Curriculum-gai ezberdinei laguntzeko materialak.
  • Eskola Agenda 21en mugikortasun-ardatza lantzen duten zentroei laguntzeko materialak.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    La Dirección de Tráfico del Gobierno Vasco diseña cuatro nuevas unidades didácticas para trabajar la movilidad... http://t.co/YCd0z21uvq

Komunikabideek behera kargatzeko