Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik uda turistiko historiko bat itxi du

2014.eko irailak 22

Euskadik 846.000 sarrera baino gehiago erregistratu ditu; 2010ean baino % 8,9 gehiago



Atzerriko bisitarien gastu turistikoak % 14 egin du gora; 222 milioi eurora iritsi da



Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Turismoko zuzendari Mertxe Garmendiak eta Basquetourreko zuzendari nagusi Arantza Madariagak 2014ko udari buruzko turismo-datuak aurkeztu dituzte. «Errekor-uda» bisitariei eta atzerritarren gastuari dagokienez, Epalzak baieztatu duenez. Alojamendu turistikoetan, 846.726 sarrera erregistratu dira; hortaz, % 8,8 igo da orain dela lau urteko datuaren aldean. Hiru lurralde historikoetan gertatu da igoera: % 5,9ko igoera izan da Gipuzkoan; % 5,4koa Araban; eta % 2,3koa Bizkaian.



Sailburuordeak esan du Basque Country estrategia arrakastatsua izan dela, atzerriko bisitarien kopurua handitu egin baita, bai eta horiek Euskadin egin duten gastua ere. Joera gorakorra da, 362.986 sarrerarekin (% 6,1 2013an) eta gastuaren % 14ko igoerarekin. Atzerriko turista bakoitzak 128 euro gastatu ditu eguneko; hala, 222 milioi euro utzi dituzte guztira hiru hilabeteetan. Epalzaren hitzetan, datu horien arabera, Euskadi mundu mailako erreferentziako Estatuko turismo-helburuen (esaterako, Balearrak, Katalunia, Kanariak eta Madril) ondoan dago. Europako txoko guztietatik etorri dira, baina iaztik hona gehien nabarmendu den igoera Erresuma Batuko (% 31,4), Frantziako (%17,8), Ameriketako Estatu Batuetako (% 24,7) eta Alemaniako (% 10) bisitarien artean izan da.



Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak oso positiboki baloratu ditu datuok, eta uste du garrantzitsua dela azpimarratzea, batetik, Euskadik atzerriko merkatuan duen posizionamendua, eta, bestetik, hiru lurralde historikoen eta beren turismo-baliabideen hazkundean izan den oreka.


ETXEBIZITZA TURISTIKOAK


Sailburuordeak hedabideei azaldu die Jaurlaritza hiru bide paralelotan ari dela lanean, hotelez gaineko alojamenduaren –gaur egun ez dago araututa– harira. 
Alde batetik, mahai bat deituko du turismoaren sektoreko agente guztiekin, gai hau jorratzeko eta beren ekarpenak jasotzeko. Beste alderik, lanean ari dira aurreko legegintzaldian kendu zen figura hori legez arautzeko. Eta, azkenik, etxebizitza turistiko guztiek beren erregistroa aurkezteko beharra ezarriko da; hartara, altan ez daudenen gainean jardun ahal izango da.

EUROKOPAKO EGOITZA


Prentsaren galderei erantzunez, Itziar Epalza sailburuordeak positiboki baloratu du 2020ko Eurokopa Euskadin jokatzea, bisitari asko erakarriko baititu. Epalzak baieztatu du erronka bat eta lan askoko urteak ekarriko dituela, baina uste du Munduko Saskibaloi Txapelketaren gertuko adibideak frogatzen duela «bidaiariak etortzeak jarduera ekonomikoa sortzen duela turismorako eta merkataritzarako».

(Informazio zehatzagoa)

 

17 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EventokiaEvents
    2014.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    Euskadiko uda turistiko historikoa! http://t.co/nmPFxBXf41 #Euskadi

  • @agirrecenter
    2014.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @anamarti4
    2014.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @malinaher26
    2014.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @CyberEuskadi
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    "Euskadi cierra un verano turístico histórico" http://t.co/Ad5gJZNdxS

  • @DurangokoMankom
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @RicardoElorza
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @mikeldiuribe
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    Euskadi cierra un verano turístico histórico http://t.co/R74xHVlq0s

  • @pikoncio8
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @KarralDeustua
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @joncalrue
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @G_landaburu
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @iurkullu
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @imanollasa
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi cierra un verano turístico histórico http://t.co/xUqrrtRd5j

  • @algortakoEAJ
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Euskadi cierra un verano turístico histórico http://t.co/gzKChPv1Zj

  • @AnaCVallejo12
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

  • @IratxePikaza
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#TURISMO] Con 846.726 entradas, #Euskadi cierra el mejor verano de la historia ➡ http://t.co/qeC2bmBnDA #BasqueCountry #eusnet

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)