Berriak
Eu

Lehen hezkuntzako bi mila ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute Nahiko hezkidetza programan 2014-2015 ikasturtean

2014.eko irailak 22

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak emango dio gaur hasiera Bilboko Eusko Jaurlaritzaren delegazioan (Gran Vía, 85) Nahiko hezkidetza programaren 2014-2015 ikasturteko aurkezpenari. 23 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako bi mila neska mutilek parte hartuko dute programan ikasturte honetan. Hauetako ikastetxe gehienek iaz ere parte hartu zuten Nahiko programan, Hezkuntza Sailak Hezkidetzarako eta hezkuntza sisteman genero indarkeria prebenitzeko Plan Zuzendariaren barruan egindako deialdiaren bitartez. 2013-2015 bi urtekoaren aurretik, Nahiko programa 2003tik 2012ra Lehen Hezkuntzako maila guztietan probatu da, 90 ikastetxetan eta 4.000 ikasle ingururekin.

Programa honen oinarrian giza eskubideak daude, bereziki, eguneroko bizitzarekin lotuta, eta ikasleak gizarteratzen diren genero rolen analisia. Helburu nagusia neska eta mutilen ahalmenak modu integralean garatu ditzaten lortzea da, beraien sexua alde batera utzita, eta neska eta mutilen gaitasunei balioa emanez.

Jardunaldian, Nahiko programaren koordinatzaileak, Fernando Oregik, 2013-2014 ikasturteko laburpena egin du eta 2014-2015 ikasturteko eduki berriak aurkeztu ditu. Metodologia hiru unitate didaktikok osatzen dute, eta hauetan ipuinak, jolasak eta koadernoak  daude.

Honekin batera, bi hitzaldi programatu dira. Lehena  Ana de Miguel Álvarez , Madrileko Rey Juan Carlos Unibertsitateko Filosofia Moral eta Politikoko irakaslearen Amor e igualdad ¿Misión imposible?. Bigarrena, Adelina Lena Ordóñez, Xixoneko Unibertsitate Laboraleko Filosofia irakaslearen  La construcción simbólica desde la igualdad: ni ogros ni princesas.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @mikel_uriguen
    2014.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Más de 2.000 niñas y niños participan en el programa coeducativo Nahiko en el curso 2014-2015 http://t.co/v5gQQeAZtn #Coedu…

  • @caritas_bizkaia
    2014.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    Más de 2.000 niñas y niños participan en el programa coeducativo Nahiko en el curso 2014-2015 http://t.co/Jb1fLdO5Iq http://t.co/1Vztblz7ht

  • @caritas_bizkaia
    2014.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    Más de 2.000 niñas y niños participan en el programa coeducativo Nahiko en el curso 2014-2015 http://t.co/Jb1fLdO5Iq http://t.co/1Vztblz7ht

  • @caritas_bizkaia
    2014.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: Más de 2.000 niñas y niños participan en el programa coeducativo Nahiko en el curso 2014-2015 http://t.co/v5gQQeAZtn #Coedu…

  • @Innobasque
    2014.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    Más de 2.000 niñas y niños participan en el programa coeducativo Nahiko en el curso 2014-2015 http://t.co/v5gQQeAZtn #Coeducación

  • @algortakoEAJ
    2014.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Lehen hezkuntzako bi mila ikaslek baino gehiagok parte hartuko... http://t.co/B9NaVZXZyh

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)