Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak adierazi duenez, “Memoria Historikoa herritarren eskubidea da”

2014.eko irailak 21
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak Jaurlaritzako hainbat kiderekin batera, 1936ko irailaren 25eko Elgoibarren izandako batailan hildako gudariak omendu dituzte

Euskadiko bizikidetza eraikitzen lagunduko duen “aitorpen eta konpontze” ekitaldia izan da hau, lehendakariaren esanetan. Gaur, Urkulluk iragarri du Eusko Jaurlaritzak Memoria Historikoaren gaineko lehentasunen oinarri-programa aurkeztuko duela. Honen bidez Jaurlaritzak “herritarren eskubidea” den Memoria Historikoarekin lotutako jardueren mapa disenatuko du “zauriak ezin direlako etengabe irekita egon”, adierazi du Urkulluk.

Memoria Historikoaren inguruan Jaurlaritzak duen politikak bi helburu zehatz ditu: alde batetik, bidegabeko kaltea aitortzen duen biktimen politika publikoa; eta bestetik, gizartearen pedagogia sustatzen duen Memoriaren politika publikoa. Lehendakariak azaldu duenez, iraganera begiratzen duen ekitaldi honek errejimen frankistaren errepresio eta zigorgabetasunean oinarritutako memoria salatu nahi du, printzipio demokratikoak eta bizikidetza defendatuz.

Bere gobernukide, ordezkari politiko zein instituzional, gudari eta hildako gudarien familien aurrean, lehendakariak gogorarazi du nola boluntarioen bi tropek, gudariek, bidea galarazi zieten Mola jeneralaren gizonei. Hauen sakrifizioari esker urriaren 7an Agirre lehendakaria buru zen lehen Eusko Jaurlaritza osatu zela gehitu Iñigo Urkullu lehendakariak. Gaur lorak eskaini dituzte “historiaren norabidea aldatu” zutenen gudarien hilobian.





4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko irailak 22

    PUES ME ALEGRO MUCHISIMO SR @IURKULLU ,POR EL EVENTO ANIMO LE DOY TODO MI APOYO A USD

  • @JulianForli
    2014.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @rgartzia: Askatasunaren defentsan hildakoak gogoratuz eraikitzen dugu askatasunezko etorkizuna http://t.co/1v37599g1x

  • @GasteizErdialde
    2014.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    Askatasunaren defentsan hildakoak gogoratuz eraikitzen dugu askatasunezko etorkizuna... http://t.co/UMVVlQmFUA

  • @rgartzia
    2014.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    Askatasunaren defentsan hildakoak gogoratuz eraikitzen dugu askatasunezko etorkizuna http://t.co/1v37599g1x

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alfredo Etxeberria, alkatea