Berriak
Eu

URAk Ea ibaian jada erabiltzen ez zen presa bat eraitsi du.

2014.eko irailak 19

URA Uraren Euskal Agentziak (Eusko Jaurlaritzako Ingurune eta Politika Sailera atxikirik dagoena) presa txiki baten eraisketa bukatu du, Ea ibaia herrigunera sartu aurretik uretan gora 600 bat metrotara.

Eraitsi berri den azpiegitura hau jada ez zen erabiltzen. Nahiz eta altuera gutxiko presa bat izan — 80 bat zentimetrotakoa —, ibai ertzaren higadura areagotzen zuen, eta ibai ibilguan gora eta behera ibili beharko liratekeen uretako faunarentzat oztopo igarogaitz nabarmen bat zen. Lanok ibilguan faunarentzako jarraitutasuna berreskuratzea izan dute xede.

Lanok 5 egunetan burutu dira: alde batetik presa eraitsi eta kokalekutik atera da. Bestetik, presak metarazi zituen sedimentuak kendu dira. Orotara 10.000 eurotako inbertsioa egin da. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jaso dezake.

Lanok URAk abian duen Ibaien Mantentze eta Berreskuratze lanak egiteko zerbitzuaren barne dira. Zerbitzu horrek tamaina txiki edota ertaineko lanak egiten ditu ibai ibilgu eta ertzetan, eta honako hauek ditu xede: alde batetik, ibai ibilguen eta erriberako landarediaren egoera hobetzea (ibai ekosistemen egoera ekologiko ona lortzeko ezinbesteko baldintza da landaredia horren egoera ona bermatzea). Bestetik, herriguneak zeharkatzen dituzten ibaien tarteetan, ibilguaren ur-hustuketarako ahalmena bermatzea, hartara tarte horietan ur laminaren hazkundea — ibilguaren buxadurak sortu litzakeenak — ekiditeko.

Era horretako kalteak ugari ematen dira gure ibaietan (ibaiertzak finkatzeko lanak, ur-hartzeak ahalbidetzeko egin beharreko lanak, presak, ibarren okupazioa hamaika eraikuntzekin, erriberako landarediaren mozketa…). Ondorioz, horiek guztiak konpontzeko prozesua zaila da oso. Are gehiago kontuan izanda gure lurraldearen populazio-dentsitatea eta belaunaldiz belaunaldi errepikatu izan dugun ibai eremuen okupazioa,. Hori dela eta, ezinbestekoa dugu eragile anitzen arteko lankidetza eta partaidetza ibaiei halako kalte berririk ez sortzeaz gain, jada eginikoak leheneratze aldera (Gure lurraldeko plangintza hidrologikoak halaxe islatzen duen eran). Eako lanak kasu.

URAren funtsezko zereginak hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko ur-masen egoera babestea, kontserbatzea eta hobetzea eta gure lurraldean uholde-arriskuari aurrea hartu eta arriskua txikiagotzea. Zeregin horiek betetzeko, URAk tresna batzuk dauzka: Plangintza Hidrologikoa eta Baimen Araubidea; eta, horien osagarri, Ean lanok burutu dituen Ibai-ibilguak Mantendu eta Leheneratzeko Zerbitzua.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @carlos_barbero
    2014.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Puesto fuera servicio http://t.co/IH5z2AjqHs

  • @uraEJGV
    2014.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    URAk Ea ibaian jada erabiltzen ez zen presa bat eraitsi du. http://t.co/BFjShrx0mv

  • @uraEJGV
    2014.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    URA demuele una presa en desuso en el Río Ea http://t.co/CtbUhw3vVc