Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza: «Argi gelditu da erabakitzeko eskubidea ez dela nazionalismoaren aldarrikapen bat, baizik eta printzipio demokratiko bat dela»

2014.eko irailak 19
Iñigo Urkullu lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eta Presidentzia idazkari Jesús Peñak atzo Eskozian egin zen independentzia-erreferendumeko emaitzei buruzko azterketa bat egin dute, gaur goizean goiz Lehendakaritzan egindako bilera batean. Jarraian, Erkoreka komunikabideen aurrean agertu da emaitza horiek baloratzeko.
 
Erkorekak funtsezko lau ideia nabarmendu nahi izan ditu bere diskurtsoan. Lehenengo, «eskoziar guztiak zoriondu nahi ditut, nahiz baiezkoa edo ezezkoa botatu; izan ere, horiek guztiak beraien nazioa ardatz izanik erabakitzeko eskubideaz baliatu ahal izan ziren.»
 
Jarraian, bozeramailea «demokrazia-ereduari» buruz aritu da, hori baita atzo Eskozian gertatu zena. Batetik, Erresuma Batuaren eta bertako Lehen Ministroaren, David Cameronen, jarrerarengatik eta, bestetik, Erresuma Batuko erreginaren jarrerarengatik. Azken honek esan zuelako Eskoziak zuela bere etorkizunari buruz erabakitzeko eskubide esklusiboa.
 
Erkorekaren diskurtsoko hirugarren ideiak zerikusia du botazio hori Europan egin izanarekin: «gertaera garrantzitsua da Europar Batasuneko historian, lehenagoko eta geroagoko garaiak markatzen dituelako; eta, horregatik, hemendik aurrera estaturik gabeko nazioentzat bide berri bat irekiko da. Izan ere, nazio horiek beraien etorkizuna erreferendum batean erabakitzeko helburua izan dezakete.»
 
Azkenik, Erkorekak gogorarazi du «aliantza naturala» dagoela Eskoziaren eta Euskadiren artean, biak estaturik gabeko nazioak direlako eta biek hala biek «autogobernu handiagoa izateko nahia» dutelako; interes ekonomiko gurutzatuak daudelako, eta bai Euskadik bai Eskoziak «politika sozial aurreratu, konprometitu eta egiazki progresisten» alde egiten dutelako.
 
Espainiako Gobernuaren jarrerari dagokionez, Erkorekak uste du Mariano Rajoyk egindako adierazpenak «gaia ikuspuntu okerretik» tratatzeagatik egin dituela. Berriz esan du Eusko Jaurlaritzak «gehiago nabarmentzen du printzipio demokratiko baten aurrerapenean egotea», erreferenduma bere horretan baino.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)