Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik Bermeoko dikeko pasealeku berria aurkeztu du

2014.eko irailak 20
  • «Dentsitate handiko hormigoia ekoizteko altzairuaren fabrikazioko 11.095 tona zepa erabili dituzte, ia hiru mila bloketan banatuta. Itsasoko obretarako egokiak dira, beraz, ingurumen-ekimen bikaina izan da»
  • Frantxuako lanak abenduan amaituko dira

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Bermeoko portuko kontradikearen gaineko oinezkoentzako pasealekua inauguratu du gaur goizean. Normalean hamarka lagunek erabiltzen dute aisialdian eta kirola egiteko. Joan den neguko denboraleen eraginez, azpiegiturak kalte larriak izan ziten, eta Eusko Jaurlaritzak esfortzu ekonomiko handia egin du hura konpontzeko. Lanak jasangarritasuna eta ingurumena kontuan harturik egin dira. Beraz, dentsitate handiko hormigoia ekoizteko, altzairuaren fabrikazioko 11.095 tona zepa erabili dituzte, itsasoko obretarako egokiak diren hiru mila bloketan banatuta.

 Idurre Bideguren alkatearekin eta Almudena Ruiz de Angulo Garraio Azpiegituren zuzendariarekin batera, Ana Oregi pasealekuan ibili da, eta portua babesteko lanen gainean galdetu du. Eguraldiak ahalbidetuz gero, urtearen amaieran bukatuko dituzte.

 «Bermeoko portuko hegoaldeko zona berreraikitzeko kontradikeko geruza nagusia indartuko da; horrela, olatuek sortzen dizkien esfortzuak jasateko gai izango da. Ondorioz, Xixili kontradikearen topearen gainean sortzen diren presioak gutxituko dira eta inguru horretan segurtasun handiagoa egongo da. Bai geruza nagusiak bai kontradike-topeak aurreko denboraleen ondorioz murriztu egin ziren eta kalteak izan zituzten. Hori dela-eta, dikea gainditu zuten olatu handiak egon ziren; baina, azken denboraleetan izan diren olatuen oldarraldi horiek jasateko gai den gune indartu bat definitu da. Horregatik guztiagatik, 3.137 bloke kubiko jarriko dira, 8 tona masa-hormigoi, eta geruza osatzeko koroapen gisa 2 bloke jarriko dira», zehaztu du Oregik.

 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Construcciones Amenabar enpresari esleitu zion Bermeoko portuko kontradikearen konponketa 1.283.970,79 eurogatik.

     Oregik Frantxuako espigoia berreraikitzeko obrak ere bisitatu ditu, amaitzear daudenak. «3.000 bloke baino gehiago eraman dituzte, eta erremateak jartzen ari dira, barandak, eskailerak eta argiak esaterako», azaldu du sailburuak.

 Bermeotarrek pasealeku moduan erabiltzen duten olatu-horma estropadetarako ireki dute.  Egun hauetan, barandak jartzen eta lanen eremua garbitzen aritu dira. «Bermeoko dikea berreraikitzeko lanak ingurumena kontuan hartzeagatik nabarmendu dira, industriako materialak berrerabili baitituzte. Horretarako, labe elektrikoan fabrikatutako altzairuaren 11.095 tona zepa erabili dituzte dentsitate handiko (2,75 n/m3) hormigoia ekoizteko agregakin moduan. Horrekin 2.773 hormigoi bloke egin dituzte. Oso egokia da itsasoko obretarako. Izan ere, zepari esker, hormigoiaren dentsitatea hobea da. Ondorioz, blokeen bolumena txikiagoa da eta kanpoko mantuaren inpaktu bisuala nabarmen txikiagoa da, kasu honetan, % 60 ere txikiagoa», adierazi du Ana Oregik.

 Harlanduak

Denboraleak bota zuen kokotearen harlanduak ere aprobetxatu eta berrerabili dituzte. Harriak hautatu eta sailkatu dituzte, Portu Zaharreko harlangaitz-horma berreraikitzeko eta babes egituraren bigarren mailako geruza moduan erabiltzeko. Bestalde, hondakinak obrako kudeaketa-planaren arabera kudeatu dituzte. Hondakin nagusia kaltetutako dikearen kokoteko 6.000 tona hormigoi izan dira. Eraitsi eta baimendutako zabortegi batera eraman dituzte.

 «Alderdi estetikoei dagokienez, altuera arteko aldeak eta material zaharren eta berrien artekoak bereziki zaindu dituzte. Esan dezakezu XXI. menderako kokotea eraiki dugula XX. mendeari eutsi zion hormaren gainean», esan du Oregik. Frantxuako gunean, obrak urriaren lehenengo astean amaituko dira; ondoren, arrantzaleen lonjak birgaitzeko.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idurre Bideguren, alkatea,