Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Espainiako gobernuak euskal Y trenbidean egiteke dauden zatien gaineko plangintza integrala noiz egingo zain dago Eusko Jaurlaritza

2014.eko irailak 18

Espainiako gobernuak euskal Y trenbidean egiteke dauden zatien gaineko plangintza integrala noiz egingo zain dagoela Eusko Jaurlaritza esan dio EFEri Garraio sailburuorde Antonio Aizek.

 

Bihar, ostirala, Ministroen Kontseiluak Bergarako lotunea edo Yren adarrek bat egiten duten gunea osatzen duten bost bide-zatietako bigarrenaren lizitazioa onartu dezakeenez, Garraio sailburuorde Antonio Aizek adierazi duenez, «Yren lanak eta, bereziki, azpiegitura horretan funtsezkoa den Bergarako lotunearenak hasi zirenetik gaude plangintzari seriotasunez noiz ekingo dioten zain».

 

«Oregi sailburuak gaur goizean, Azpeitian, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen ekitaldi batean esan duen bezala, Espainia bezalako herrialde bateko gobernuak ezin du jardun unean uneko presio politikoen eta instituzionalen mende Europan zeharreko obra batean», adierazi dio EFEri sailburuordeak.

 

«Europa-mailako konpromisoak serio hartuko balitu, honez gero egina zuen obra guztiaren plangintza xehatua, eta abiarazia ustiapena», adierazi du Aizek.

 

Antonio Aizen arabera, «Espainiako gobernuak gero eta sinesgarritasun txikiagoa du Europan, gai honi dagokionez. Hori dela eta, dei egin nahi diot Espainiako gobernuari plangintza egiteko eta obrak behar duen finantza-konpromisoa hartzeko, azpiegitura ezinbestekoa delako Euskadirentzat, baina baita Europako ardatz atlantikoko eskualde eta herrialde guztientzat ere».

 

Bergarako lotuneko Kobateko bide-zatia besterik ez du lizitatu Espainiako gobernuak. Lizitatzeke daude Angiozarrekoa, Zumelegikoa, Elorrio/Elorriokoa eta Elorrio/Arrasatekoa. Horien guztien aurrekontua zazpiehun milioi euro ingurukoa da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)