
Lehendakaria Zinemaldiaren inaugurazioan izan da
Iñigo Urkullu eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte Donostia Zinemaldiaren 62. edizioaren inaugurazio-galan izan dira gaur gauean, Kursaal auditoriumean.
Iluntzeko bederatziak aldera hasi da gala, eta Karra Elejalde eta Edurne Ormazabal izan dira aurkezle-lanetan. Denzel Washington New Yorkeko aktoreak 2014ko Donostia Saria jasoko du Antoine Fuqua zuzendariaren eskutik.
Biek The Equalizer filma aurkeztu dute (ondoren eman dute, eta lehiaketatik kanpo dago); filma Washingtonen eta Fuquaren arteko azken lankidetza da, Training Day arrakastatsuaren ondoren.
Zinemaldia irailaren 27an amaituko da, eta, urtero bezala, mundu osoko zinema-izarrak Donostiatik ikusteko parada bikaina izango da.