
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 45 Eee izapidetu ditu abuztuan
Enplegu eta Gizarte Politika Sailak enplegu-erregulazioko 45 espediente izapidetu zituen abuztuan; hau da, aurreko hilean baino % 56 gutxiago eta 2013ko abuztuan baino % 25 gutxiago. Motari dagokionez, 19 espediente etetekoak izan ziren, 19 lanaldi-murrizketakoak eta 7 kontratu-amaierakoak.
Abuztuko espedienteetatik 33 lehenagoko baten jarraipena izan ziren eta 390 langileri eragin zieten. Eteteko espedienteek 123 langileri eragin zioten (aurreko urtean baino % 62 gutxiago), lanaldia murriztekoek 133ri (-% 32), eta kontratu-amaierakoek, berriz, 134 langileri (% 22 gehiago).
Sektorearen arabera, abuztuan lehen sektorean ez da izan EEErik (ekainean 33 izan ziren eta uztailean 14, guztiak ere Gipuzkoako arrantza-sektorean, denboraleen eraginez). EEEen ehunekoa aurreko hiletakoaren tankerakoa izan da eraikuntzan, industrian zein zerbitzuetan.
Gaur egun 1.041 espediente daude indarrean, eta 11.501 langileri eragiten diote. Espediente horietatik 817 (% 78) lehenagoko baten jarraipena dira.
Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako Lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.
OHARRA:
Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.